Normalizaziora bidean «erronkaberriak» bultzatzeko espetxe politika zaharra bertan beherauztea «ezinbestekoa» dela azaldu dute. Sakabanaketarekin«amaitzea» eta presoak «terrorismoaren aurkakoestrategiatik ateratzea» ere bide berean kokatu dituzte. Eskarihauek gaur egungo egoeran «indar berria» hartu dutenarenustea ere agertu dute.
Azken hilabeteetako «gertakariesanguratsuak»” aipatuz, gatazka politikoari «irtenbidedemokratiko bat» bilatzeko «aukera berriak» zabaldudirela esan dute. Pausuak emteko txanda orain «estatuena»dela diote ohar berean, baina, «zoritxarrez, momentuz ez dirudiborondate ona dutenik, zabaldutako prozesuan oztopoak jartzeko asmoakdaudela somatzen baita» esan dute.
Aieteko adierazpenean nazioartekokomunitateak estatuari «aipamen argia» egin ziola azaldudu udal gobernuak, «ETA erakundearekin elkarrizketakbideratzeko urratsak zehazteko interpelazioa egin zionean».Esan dutenez, «ETAk bere urratsa eman ondoren», EuskalHerriko gizartea «estatuaren zain» aurkitzen da. Zainegote horri aurre egiteko, gizartea «mobilizatu» beharraaipatu dute, «normalizazio politikoaren bidean euskal presopolitikoen eskubideen errespetua oinarrizko erronka eta aldarrikapenada, eta ikuspuntu politikotik, ezinbesteko urratsa».
Jarraitu dutenez, «euskal presopolitikoen aurka aplikatzen den espetxe politika konfrontaziorakoestrategia gisa erabili eta erabiltzen da oraindik», eta hori«onartezina» dela salatu dute. hainbat urrats ereproposatu dituzte «politika horrekin»” amaitzeko:
- Preso guztiak Euskal Herrira ekartzea, baldintzarik gabe
- Gaixotasun larriak dituzten presoak aske uztea
- Preso prebentiboak, epaiketaren zain daudenak, behin behineko askatasunean uztea
- Parot doktrina izenarekin ezagutzen den legedia indargabetzea
- Zigorraren 3/4ak bete duten presoei baldintzapeko askatasuna ematea
- Espetxe onurak aplikatzea, murrizketarik eta arbitrariotasunik gabe
Honekin batera, urtarrilaren 7an Bilbonegingo den manifestazioan parte hartzeko deialdiarekin bat egin duudal gobernuak. Abenduaren 29an ospatuko dutenudalbatzarrean ere gai berari lotutako mozio bat aurkeztuko dutelairagarri dute.
Egilea: Goierriko Hitza