Urretxuko Pilota Eskolaren eskutik,Gipuzkoako Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira bihar Ederrenapilotalekuan. Txapelketa jubenilen mailan jokatuko da banakako etabikotekako modalitateetan.
11:00etan emango zaio hasieratxapelketari bihar goizean; aurretik, 10:00etan pilota aukeraketaegingo da pilotalekuan bertan. Gipuzkoako leku ezberdinetatikgerturatuko dira pilotariak bihar. Aipatu beharra dago, gaineraUrretxuk hiru ordezkari izango dituela final hauetan, lau Imazkontutan hartu ez gero. Imazek ez du finala jokatuko, baina sailkapenorokorrean azken partida jokatu ahal izateko meritu guztiak lortuditu.
Lehendabiziko partida eskuz binakakofinalari dagokiona izango da, jubenilen bigarren mailan jokatukodena. Apaolaza eta Alberdi bikote urretxuarra, Urnietako Loitegi etaLizasoren aurka neurtuko da. Bigarren partida banakako finalarenaizango da, jubenilen lehenenego mailan. Erostarbe Urretxukoordezkaria eta Aurrera Saiaz-eko Elustondo arituko dira, nor bainonor. Azken eta hirugarren partida ere, jubenilen lehenengo mailaridagokiona izango da, baina bikoteka. Oiartzungo Sarasti eta Imaz etaAmezketako Irribarria eta Tolosak osatutako bikoteek jokatuko dute.
Argazkia: Urretxuko hiru ordezkariakatzo entrenatzen aritu ziren Ederrenan
Egilea: Aguado (DV)