Pasa den ostegunean, abenduaren 8an,jokatu zen Zumarraga eta Urretxuko udaletako euskara eta kulturasailek eta Zumarraga-Urretxuko bertso eskolak orain hilabete inguruabian jarritako Mingainluze lehiaketako finala. Labeaga aretoa jendezlepo bete zen ekimen arrakastatsu honetako azken saioabertatik-bertara jarraitzeko, eta emozioa izan zen azkenerarteprotagonista.
Aurretik jokatutako kanporaketetatiksailkatutako lau taldek hartu zuten parte finalean:
- Triku (Maddi Agirrebengoa Tapia, Pello Biain Peña eta Marta Ibarzabal Fincias)
- Sorginak (Helene Andola, Ane Larrea eta Ainara Gutierrez)
- Azkarrak (Iker Martinez, Julen Igartza eta Oier Etxeberria)
- Euskaditarrak 2 (Alots Bereziartu Perez, Aimar Murillo Primo eta Martin Sagastibeltza Igartua)
Lehen faseko probak egin osteanErantzuna emanda, Potokumeak eta Esamesak, hiru taldek egin zutenaurrera, Trikuk, Euskaditarrak 2k eta Azkarrak-ek. Jarraian, bestehiru proba egin zituzten Gurpila, Imintzioka eta Tribuaren berbak,eta bigarren fase honetan bi taldek egin zuten aurrera Trikuk etaEuskaditarrak 2k. Bi talde hauek jokatu zuten azkeneko faseaEroglifikoak eta Zer da zer probekin, eta azkenean, puntu osogutxigatik izan bazen ere, Euskaditarrak 2 taldea izan zen nagusi etahonenbestez eurentzat izan zen Mingainluze ekimenaren lehenengoedizioko garaipena.
Pozik ziren amaieran denak, nolairabazleak, hala gainerako finalistak. Euskaditarrak 2 taldeko AlotsBereziartu, Aimar Murillo eta Martin Sagastibeltzak, 200 eurokoerosketa txartela jaso zuten, Zumarraga-Urretxuko dendetangastatzeko, eta gainerako finalistek, hainbat produktuz osaturikolote didaktikoa. Amaieran, finalistek ez ezik Mingainluzen partehartu duten gainerako gaztetxoek ere merienda bikaina egiteko aukeraizan zuten Labeaga aretoko sarreran.
Azaroan eman zitzaion haseraMingainluze ekimenari eta aurrekanporaketak eta finalerdiak jokatuostean, osteguneko finalarekin eman zitzaion akabera ekimenberritzaile eta partehartzaile honen lehenengo edizioari. Guztira,156 gaztetxok hartu dute parte Mingainluze lehiaketaren lehenengoedizioan, hiruko taldetan banaturik, 9 eta 11 urte bitartekoak.Antolatzaileek ez ezik, ikastetxe eta gurasoek ere balorazio osopositiboa egin dute behin amaierara iritsita; aurrera begiraekimenari jarraipena emateko moduak aztertzen ari diraantolatzaileak, ekimena indartuz eta agian baita beste adin tartebatzuei zabalduz ere. Izan ere, haseran jarritako helburuak guztizbete dira.
Egilea: Gorka Azkarate