Dena Ikasten-ekin hasi zen. Sarriren poemak irakurrarazi zizkigun. Aspaldian utzitako zigor-gelako letra hunkigarriak.
Gero Eskuak-Ukabilak etorri zen eta Ikastolako azken urteetan aldageletan Biziraun abesten genuen eztarria lehertu beharrean. Gero Libre etorri zen, kontzertuak, Jaio.Musika.Hil eta Payola. Etengabeko aldaketan sustraiak inoiz ahaztu gabe. Orain Haria-rekin dator talde nafarra. Ustez inoizko apustu tinkoenarekin. Aurrekoaren bidetik apur bat aldenduz disko hau ez da espero zenezakeena. Norabide errazak alboratu dituzte, aurreikusi ezinezko hezurduradun abestiak sortuz. Letra sentikor nahiz bortitzak gizarteaz ari dira, baina baita norbanakoaz, anbiguotasunekin jolastuz. Barruan sentiaraziko zaituzte. Ez dakit zuek, baina ni ez naiz Iraila entzuteaz aspertzen.Ane Arrieta