Osaba jakintsuak eta eskuzabalak (mila esker berriro osaba!) esan didanez, 2011n Hispanian 280.000 e-book irakurgailu saldu dira (e-reader-ak) eta e-bookak (liburu birtualak), berriz, 190.000 soilik.
Hau da: liburuak irakurtzeko gailu askoz gehiago saldu da liburuak baino. Argi dago liburu pirata gehiegi egotea (liburu berriak ere doan lor ditzakezu) ebook-en prezio altuagatik dela. Zentzugabekeria honetaz jabetu dira editorialak ere eta hasi dira lanean: Planeta, FNAC, CorteIngelesa… e-readerrak eta e-bookak prezio jasangarrietan saltzen hasi dira. Amazon ere etorri da jada, Kindlerekin eta Bruguera edizioek euren liburuak merke eta kodifikatu gabe saltzen dituzte. Euskal editorialak ere mugitzen hasi dira: Alberdania, Elkar unibertsoko marka denak, Erein, Pamiela, Desclée, Mensajero, eta jauzia eman duen azkena, Susa. Gurebook.com webgunean euren eskaintzak jaso dituzte. Doakoak ere badira: http://armiarma.com/liburu-e helbidean. Hemen, esaterako Iñaki Ibañez zumarragarrak itzulitako Joseph Conraden Ilunbeen bihotzean liburua ere aurki daiteke beste 250 tituluren artean.
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide