Jaio nintekeen Irati puntan
nahiz ez den gauza xamurra,
edo Hendaiako bi bixkietan
puntatik a ze beldurra,
edo agian belodromoan
ta hori ez da gezurra
Egaña kantatzen ari dela
txapeldunaren agurra,
hori ez da hain errexa baina
pentsatu, a ze glamourra!
Edo Atotxan harmailan baten
derbiren bat ari dela,
edo Parisen zikoinan batek
ikutuz torre Eiffela,
edo Moskuko plaza Gorrian
Lenini piztuz kandela,
igual ez da hain glamourosoa
baina aukera bat bazela,
etxean ere jaio nintekeen
geure aita ta ama bezela.
Mila aukera izan litezke
aurrerantz begiratuta,
jaiolekua sehaskatxoa
jaiolekua txalupa,
jaiolekua hondartza gain bat
maindirez inguratuta,
hainbeste aukera ikusten ditut
gaiarekin pentsatuta,
ez nintzake ados jarriko ta
hobe ez aukeratuta.
Amets Arzallus