Birusek edo bakteriek sortzen dituzten infekzioei erantzuteko modua izaten da ia beti sukarra, nahiz eta beste arrazoiren batek ere sor dezakeen.
Ez da gaixotasun bat, babes mekanismo bat baizik, gure gorputzean zerbait ondo ez dabilen sintoma. Gorputzaren tenperaturak 36,8 ºC-ren inguruan ibili behar du (galtzarbean neurtzen denean). Zenbat eta gorago egin orduan eta arriskutsuagoa izan daiteke organismoarentzat. Egunean gutxienez hiru aldiz hartu behar da gorputz tenperatura: goizean, arratsaldean eta gauean eta gorputzeko lau lekutan har daiteke: galtzarbean, ondestean, ahoan eta belarrian. Galtzarbean lortzen dira baliorik zehatzenak. Parazetamola, ibuprofenoa eta azido azetilsalizilikoa dira sukarra jaisteko erabiltzen diren sendagaiak. Parazetamola da gehien erabiltzen dena, edozein adinetan, baita bularra hartzen duten haurretan ere. Gorputz tenperatura 38ºC-tik gora joaten denean eta hor irauten duenean medikuarengana joan behar da. 40ºC-ren gainetik badago, berriz, berehala joan behar da larrialdietara.
Izaro Soraluze
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide