Ezbairik gabe hau da “Film noir” bezala ezagutu zen generoko film onenetakoa. John Hustonen zinemagintzan ohikoak diren gaiak hemen aurkitzen ditugu, sekulako indarrez gainera, galtzaileen istorio honetan.
Ben Maddow eta Huston berak idatzitako gidoia gizakiaren analisi zehatz eta gupidagabea da. Hondoratzeko zorian, beti limitera, ez orainik ez etorkizunik ez duen pertsonaia multzo bat irudikatzen digute. Ustelkeria, degradazio morala, etsipena eta atsekabea nagusi diren mundu batean hara eta hona dabiltzanak. Galtzaile diren eran, gainera datorkien patu lazgarri eta tragikoari ezin izango diote ihes egin. Film ezkor eta garratza da, momentu ahaztezin ugariz betea, baina bat aukeratzekotan amaiera aukeratuko nuke, inoiz ikusi izan den eder eta tristeenetakoa. Hilaren 22an Zelai Ariztin.
Julen Arakama
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide