Beste batzuei, ordea, aukera ustekabeansuertatu zaie: Asier Ruiz de Egino txirrindulariak amerikar batezagutu zuen Alpeetako Stelvio gainean eta honek bere zaletasunalanbide bihurtzeko aukera eskaini dio. Estatu Batuetatik Europarabizikletan ibiltzera etortzen direnentzat gidari lana egiten du.
Asier Ruiz de Egino zumarragarrabizikletazale amorratua da eta hamaika balentria egin ditu dagoeneko.Bat aipatzearren 2009an Donejakue Bidea bi egunetan osatu zuen.Urtean kilometro mordoxka egiten du eta ahal duen bakoitzeantxirrindularitzaren historiako toki mitikoetara joaten da. 2008anAlpe eta Dolomitetara joan zen eta Stelvio gainean VéloClassic Tours enpresako arduraduna ezagutu zuen. Enpresa honekEuropan zehar luxuzko bidaiak antolatzen ditu txirrindularitza maiteduten estatubatuarrentzat.
Zumarragarra eta amerikarra lagunakegin ziren, posta elektroniko bidez harremana mantendu zuten, 2009koFlandriako Tourrean berriro topo egin zuten eta 2010eko udaberrianestatubatuarrak berarentzat lan bat zuela esan zion Ruiz de Eginori:talde bat Euskal Herria ezagutzera etorri behar zen eta berak gidarilana egitea nahi zuen. Zumarragarrak ez zuen aukera galtzen utzi,noski.
Turistek zortzi egun eman zituzten gureartean abuztua hasieran. Mungia, Bidarrai, Hazparne eta Hondarribianlo egin zuten eta jatetxe onenetako batzuk ezagutu zituzten.Bizikletan ere ibili ziren, noski. Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi etaNafarroa ezagutu zituzten. Besteak beste, Jaizkibel, Bagargi, Izpegi,Otxondo, Oskitz eta Aritxulegi mendateak igo zituzten. Gainera,Donostia-Donostia klasikoa gertutik ezagutu zuten: VIP paseakzituztenez, txirrindulariekin izan ziren abiatu aurretik eta karabanabarruan joan ziren.
Txirrindularitza zale estatubatuarreiasko gustatzen zaie Euskal Herria, nonbait. Enpresaren web orrianjartzen duena ikustea besterik ez dago. Paisaia “zoragarria” etajanaria “oso gozoa” dela diote. Baita Europako txoko honetanjatea “artea” dela eta txirrindulariek hemen aurkituko dutena“amestutako bizikleta egunaren oso antzekoa” dela.
Zumarragarrak amerikarrak gure arteanoso gustura egon zirela eta berak ere primeran pasatu zuela dio.Nagusia ere gustura geldituko zen, aurten berriro deitu baitio VéloClassic Tours enpresarekin lan egiteko. “Itxuraz nire ingelesa ezda uste nuen bezain kaxkarra”, dio txantxetan. “Dena den, lehenaldian beldur pixka bat nuen. Izan ere, ingelesa noizean behinbakarrik erabiltzen dut eta amerikarrekin derrigor egunero-eguneroerabili behar nuen. Niretzat esperientzia berria izan zen, bainatira, moldatu nintzen”.
Gidariak, azalpenak emateaz gain, eurenbidaia ahalik eta atsegina izan behar du. “Batzuetan nagusia ereetortzen da. Horietan txandaka ibiltzen gara: batean berak furgonetagidatzen du eta ni turistekin bizikletan ibiltzen naiz eta hurrengoanalderantziz. Furgonetan doanak anoa postuak prestatu behar ditu: tokipolit bat aukeratu eta parte hartzaileei jaten eman behar die.Bizikletan doanak, berriz, erritmoa jarri behar du, aurreko etaatzeko taldeen arteko lotura lana egin, zulatua izan duenarilagundu…”.
Aurten Dolomitetara, FrantziakoAlpeetara (bi aldiz) eta Proventzara joan da. Euskal Herria etaPirinioak ezagu-tzea xede duen bidaia egin dutenekin ere izan da,noski. Bere zaletasuna lanbide bihurtzeaz gain, primerako hotelak etajatetxeak ezagutzeko aukera izan du. “Lau eta bost izarretakohoteletan lo egiten dugu. Proventzan BMC txirrindulari taldearenjabearen hotelean izan ginen. Bertan taldearen denda ofiziala zuten.Proventzan mahastiak ere badaude eta ardoa erosteko aprobetxatunuen”.
Euskal Herriko bidaiari dagokionez,estatubatuarrei Gipuzkoako kostaldea eraku-tsi zien. Getarian lo eginzuten eta Meagas, Zarautz, Orio, Hondarribia, Igeldo eta Jaizkibilenizan ziren, besteak beste. Hondarribian eta Iparralden ere lo eginzuten.
Amerikarrak oso gustura etortzen direladio. “Hemengo janaria asko gustatzen zaie. Eguraldiari dagokionez,etorri aurretik badakite hemen euri dezente egiten duela. Izan ere,txirrindularitza asko gustatzen zaie eta Donostiako klasikoa etaEuskal Herriko Itzulia telebistan ikusten dituzte. Gainera, bidaiakdirutza balio du, 6.000 dolar inguru (hegaldia aparte), etainformazio oso zehatza eskaintzen zaie”.
Ruiz de Egino oso gustura dabil.Datorren urtean sekula baino bidaia gehiago egingo ditu. “Aurten niizan naiz nagusiak Europan izan duen laguntzaile bakarra eta datorrenbeharbada bidaia batzuetara ez da bera etorriko. Hala, beste bateklagunduko nau. 2012an, seguru aski, hamar itzuli egingo ditut:Milan-San Remo, galtzadetako klasikoak, Frantziako Itzulia Belgikan,Frantziako Itzulia Alpeetan, Euskal Herria eta Pirinioak, Toskana,Umbria, Munduko Txapelketa Holandan, Dolomitak eta Proventza.Gainera, baliteke Estatu Batuetara joatea. Hango hirietan berakantolatutako bidaiak aurkezten ditu bezeroak lortzeko eta niberarekin joatea nahi du. Toskanako bidaia aurkezten duenean,adibidez, ikusleei bertako produktuak probatzeko aukera eskaintzendie”, amaitu du.