Urretxuko Udalak argindarrik behar ez duten Gabonetako apaingarriak jarri ditu (173. alea)
|
Jesus Carbajo
Bai, ikusi ditut Gabonetako apaingarriak. Ondo daude. Zuriz pintatutako egurrezko makilak asko gustatu zaizkit. Krisi garai honetan ez dugu daukaguna baino gehiago gastatu. Hori dela eta, erabaki zuzena iruditzen zait.
|
|
Juan Sanpedro
Ez diet apaingarriei erreparatu, ez bainaiz aspaldian kalera atera. Dena den, egunkariaren bidez izan nuen Udalak hartutako erabakiaren berri. Krisi garaian denok gerrikoa estutu beharra dugu.
|
|
|
|
Arantxa Albisua
Beti jarri izan direnekiko ezberdinak direla konturatu naiz. Egia esan, Urretxuko Udalak jarri dituen apaingarriak ez zaizkit batere gustatu. Nahiago ditut betikoak.
|
|
Juanito Izagirre
Ez diet apaingarriei kasu gehiegi egiten, baina konturatu naiz. Nire ustez itxura polita dute kaleek. Ez dago argi asko erabili beharrik kaleak apaintzeko eta krisi garai honetan argindarra aurreztea erabaki zuzena iruditzen zait.
|
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide