Zein paraje gustatzen zaizu bizikletan ibiltzeko?
Hemengo guztiak atsegin ditut, baina egun trafiko gutxiko errepideak aukeratu behar dira. Askotan Beasainera jaisten naiz eta gazte talde batekin N-1 zaharrean ibiltzen naiz. Gustuko mendatea? Jaisteko Bidania eta igotzeko Iturburu. Pirinioetakoen artean, Peyresourde. Kruzetan oso gaizki pasatzen dut. Gustuko txirrndularia? Onena Merckx izan da, baina Ocaña ere oso gustuko nuen. Biak ezagutzeko aukera izan nuen. Ilehoriak ala beltzaranak? Beltzaranak, emaztea halakoa baita. Egindako azken oparia? Emazteari eskumuturrekoa eta alabari esku libreko telefonoa deitu nazan. Eta jasotakoa? Oparirik onena etxekoek ni jasatea da. Data bat? Gehien gustatzen zaidan eguna Santa Isabel eguna da. Egun horretan primerna pasatzen dut. Mutil eta neska izen bana? Etxaun eta Ihar, bilobenak. Zein egunkari irakurtzen duzu? Gara eta DV. Gara bere politika ildoagatik atsegin dut eta DV kirolei tarte zabala eskaintzen dielako. Gustuko telebista saioa? Ez dut telebista atsegin. Bereziki gorroto duzuna? Telebistarik ikusten ez dudanez, ezin dut bat aukeratu. Pelikula bat? Ez naiz pelikula zalea. Bat hautatzekotan, La muerte tenía un precio. Asko gustatu zitzaidan. Liburu bat? Ez naiz irakurri zalea. Irakurri dudan liburu bakarra Ciclismo agonístico dela uste dut. Soinu bat? Trikitixarena. Asko gustatzen zait. Santa Lutzi egunean Gari, Iñaki eta gainontzekoekin ibili nintzen tabernaz taberna etxera joateko ordua heldu zen arte. Usain bat? Mahats zapalduarena. Zamorako lagun batek niretzako ardoa egiten du eta zapaltzera eta botilatzera joan izan naiz. Egun ardo oso ona egiten da Zamoran. Janari bat? Itsaskia. Ura ala… Ura eta ardoa.