Atzo arratsaldean banatu zituzten SantaLutzi eguneko argazki rallyko sariak. Sari banaketa ekitaldiaUrretxuko Aizpurunea kultur etxean egin zen 19:00etan.
Aurtengo edizioan 38 pertsonek emanzuten izena Santa Lutzi egunean lehiaketan, horietatik 36k aurkeztudituzte euren bildumak. Antoltzaileek 4 haurren parte hartzeaazpimarratu nahi izan dute aurtengoan. Emandako gaiak ondorengoakziren: ganadua, bertako produktuak eta artisautzakoak, Urretxuko etaZumarragako leku esanguratsu bat, ura eta gai libre bat. Bildumabakoitzak sei argazkiz osatuta behar zuen.
Guztira bost sari banatu dituzte, hirubilduma onenei eta bi herriko bilduma onenei. Sarituak:
- bilduma onena: Carlos de Cos (Soraluze), 250 € eta garaikurra
- bilduma onena: Borja Aranburu (Legazpi), 200€ eta garaikurra
- bilduma onena: Guillermo Murciego (Urretxu), 150€ eta garaikurra
- herriko bilduma onena: Josune San Sebastián (Urretxu), 100€ eta garaikurra
- herriko bilduma onena: Carlos Mediavilla (Urretxu), 75€ eta garaikurra
Epaimahaia Gotzon Aranburu kazetari etaargazkilari urretxuarrak, Patxi Franco, Legazpiko Ikatza argazkielkarteko kideak eta Gorma Salmeron argazkilari legazpiarrak osatudute aurten. Sari banaketa ekitaldian Aitor Otegi, Urretxukozinegotziak eta Argazkia elkarteko kideek hartu zuten parte. MikelSerrano Zumarragako alkateak ezin izan zuen ekitaldian parte hartu,ordu berean osko bilkura egin zelako Zumarragako udaletxean.
Argazkia: sari banaketa ekitaldiaAizpurunea kultur etxean egin zen atzo arratsaldean (utzita)