Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: John Huston
- Gidoilariak: W. R. Burnett, Ben Maddow eta John Huston
- Aktoreak: Sterling Hayden, Louis Calhern, Jean Hagen, James Whitmore, Sam Jaffe, Marilyn Monroe, Anthony Caruso
- Herrialdea: AEB
- Iraupena: 112 minutu
- Urtea: 1950
Filmari buruz
Ezbairik gabe hau da “Film noir”bezala ezagutu zen generoko filme onenetakoa. El tesoro de SierraMadre, El halcón maltés, Cayo Largo, El hombre que pudoreinar edo La noche de la iguana bezalako film handien zuzendariaren,John Hustonen, zinemagintzan ohikoak diren gaiak aurkituko dituguhemen, sekulako indarrez gainera galtzaileen istorio honetan.
Ben Maddow eta Huston berak idatzitakogidoia gizakiaren analisi zehatz eta gupidagabea da, hondoratzekozorian, beti mugan dauden eta ez orainaldirik, ez etorkizunik dutenpertsonaia multzo bat irudikatzen digute. Ustelkeria, degradaziomorala, etsipena eta atsekabea nagusi diren mundu batean hara etahona dabiltzanak. Galtzaile diren eran, gainera datorkien patulazgarri eta tragikoari ezin izango diote ihes egin. Hustonekzuzendaritza lanak eta filmari ezarritako erritmoak, Sterling Haydeneta Jean Hagenen antzezlanek, Harold Rossonen espresionista tonukoargazki lanak eta Miklos Roszaren partiturak maisu lanaren mailaragoratzen dute “The asphalt jungle”.
Filme ezkor eta garratza da, momentuahaztezin ugariz betea, baina bat aukeratzekotan amaiera aukeratukogenuke, inoiz ikusi izan den eder eta tristeenetakoa, Hustonekdiskurtso ofiziala irauliz, galtzaileen eta askatasunarenduintasunaren metafora birrintzaile bat igortzen dueneko amaierahori.
Jakin beharrekoak:
- Sarrera: 4,00 €
- Lekua: Zelai Arizti aretoa (Zumarraga)
- Ordua: 22:15
Butak21 zineklub taldearen XX.Zikloaren egitaraua osorik ikusteko egin klik hemen.