Herenegun aurkeztu zieten proposamenaUrretxuko eragileei eta norbanakoei. Udaletxeko ataria txiki geldituzen. Oihane Zabaleta alkateak, parte hartzea «modan»dagoen hitza dela esan zuen, «agian, gehiegi erabiltzen dela»,baina eurek parte hartze molde horretan «sinisten» dutelanabarmenduz. Herritarrak, udalaren «bezero» izatetik,udalak herritarrekin lan egitera igaro nahi dutela esan zuen. Etaparte hartzea horretarako tresna dela. Kanpainaren sinboloa, laia,herritarrek eurak «auzolan eta elkarlan» irudi gisadefinitu zuten. «Zuekin ondo antolatuta, zuek ondo informatuzeta zuekin elkarlanean», udaleko politika publikoak «hobeto»kudeatuko dituztela esan zien alkateak herritarrei. Laia irudikatzenduen parte hartzea «politika egiteko modua aldatzeko»erabili nahi dutela esan zuen.
Apirilera arte iraungo du prozesuak.Lehen fasean, urtarrilean eta otsailean, herriko eragileekin bildukodira, egoeraren diagnosi bat osatzeko. Jon Altolagirre zinegotziakazaldu zuenez, «egun ematen den parte hartze maila ezagutu nahidugu», eta horretarako, eragileei galdetuko diete zuzenean.Bederatzi sektore banatu dituzte lehen fasean, «tradizioz partehartzaileak direnak»: Berdintasuna, baserritarrak, kultura,gazteria, kirolak, euskalgintza, ingurumena, auzoak eta hirugarrenadina. Arlo bakoitzaren barneko parte hartze mailari eta elkarezagutzari begiratuko diote. Sektore hauetan lan egiten duten eragileaskok «elkar ez dutela ezagutzen» esan zutenaurkezpenean, eta udalak hori ere «aldatu» nahi duela.Auzoetako elkarteak ere aipatu zituzten adibide gisa: «urteetanparte hartzeko ekimena izan dute, baina egun, joera hori nabarmenjeitsi da, jendeak oro har duen joera indibidualista dela eta».Bide horretan, parte hartzerako eta harremanetarako «gunenatural» horiek indartzea «garrantzitsutzat» jozuten.
Apustu estrategikoa
«Laiarenbaloreak praktikan jartzea gustatuko litzaiguke», esan zuten,eragileek euren artean eta udalarekin sinergiak bilatzera begira.Eragileetako kideei «talde baten parte» izango direlaesan zieten, udalean dituzten «erabaki guneak kaleratu»egin nahi dituztela iradokiz. Prozesu hau udalarentzako «apustuestrategikoa» dela esan zuten udal gobernuko ordezkariek,«ikuspegi eraginkor batetik, udalak bere eguneroko lanaherritarrengandik gertu egiten badu, baliabide publikoen erabileraere modu arrazionalago batean ere egin ahalko du. Herritarrenbeharrak errazago identifikatu ahalko ditugu».
Bigarren fasea otsailetik martxoragaratuko dute. Hemen, sektore guztiekin proposamen bilera bat egingodute. Udalarekin zein harreman mota duten, eta udalak zein izannahiko lukeen ere mahai gaineratuko dute bilera horietan. Martxoaldera sektore bakoitzeko eragileekin kontrastatuko dituzteproposamen horiek eta apirilera bitartean, azken aurkezpenakgauzatuko dituzte, prozesuari amaiera emanez.
Udal ordezkariek, «osogarrantzitsutzat» jo zuten herritarrak izatea prozesu honen«protagonista eta gidari».
Egilea: Goierriko Hitza