2011ko aurrekontuekin alderatuta,Zumarragako Udaleko osoko bilkuran 2012rako onartutako aurrekontuetan, murrizketak dira nagusi, %16,77koak dira. Datorren urterakoaurrekontua 12,3 milioi eurokoa da, iaz 14,8 milioi eurokoa izan zen.Murrizketa gehien jasango dituzten bi sailak ondokoak dira:ingurumena (%-77,98) eta hirigintza (%-61,42).
Sarrerak eta gastuak doitu dituzteaurrekontuetan. Sarrerak urrituta, gastuak murriztu dituzte. Izanere, Zumarragako Udalak azken urteetan, beste erakunde batzuetatikjaso dituen diru laguntzak jasotzeko aurreikuspenik ez dago.
Udal gobernu baten kudeaketa mota,jarraitzen dituen ildoak, bere proiektuetan islatzen dira. Datorrenurterako, PSE-EEren udal gobernuak, PPren babesarekin gobernatzenduenak, dituen proiektu nagusiak hiru dira: Antioko interpretaziozentroa, Eliz-Kaleko berrikuntza lanak eta San Gregorio parkearenegokitzapena.
Aurrekontuak herenegun onartu zituztenZumarragako Udaleko osoko bilkuran. PPko zinegotzi BegoñaPereirak sozialistek proposatutako ”guztiaren alde” zegoela esan,eta aurrekontuei aldeko botua eman zien. Bildu koalizioko zinegotzieketa EAJkoek kontra bozkatu zuten.
Mikel Serrano alkate sozialistak hartuzuen hitza lehenengo. Zumarragako Udalaren zorpetze tasa eman zuen,%3,83, ”gomendatutako gehienezko zorpetzetik oso urrun”, esan zuenalkateak. Gomendatutako gehienezko zorpetzea %25ekoa da. Aurrekontu”zorrotzak” direla gehitu zuen, ”gutxien daukatenak ahazten ezdituena”. Gizarte zerbitzuetako aurrekontuetaz ari zen,”aurrekontuak mantentzen dituen batzorde bakarra da”. Udalakbanatutako aurrekontuetan, murrizketa txiki bat badago aurrekontuhorietan (%-0,16).
2012ko egoerak ”txarrera egingo”duela iragarri zuen alkateak, ”agian aurrekontu hori handitu beharko dugu”, jarraitu zuen gizarte zerbitzuen inguruan, datorrenurterako panorama ekonomiko latza aurreikusiz. Murrizketen isla da,baita ere, udaleko hiru batzorderen berrantolaketa. Aurrekontuakbozkatu aurretik, alkatetzako dekretu baten bitartez onartu zutenaldaketa hori.
Mikel Serrano alkateak, eta ArantxaGonzalez eta Fernando Fariñas zinegotzi liberatuek ondokobatzordeak hartuko dituzte beren kargu, hurrenez hurren: uren etazerbitzuen batzordea (hirigintzan sartuko dute), pertsonal etaadministrazioko batzordea (ogasun batzordean sartuko dute) eta gizaeskubideen batzordea (gizarte zerbitzuetan egongo da). Diruaaurreztuko dute horrela, eta 15 batzordeetatik 12ra pasako dira. Udallangileen soldatak izoztuta jarraituko dute. Gainera, ZumarragaLantzen erakunde publikoaren aurrekontua %40an murriztu dute.
Bilduko ordezkari Josetxo Goenagakaurrekontuak ez direla parte hartzaileak izan eta kontra bozkatukozutela esan zuen. EAJko bozeramaile Iñigo Peñagarikanok,parte hartzaileak izan direla esan zuen, baina ”gure proposamenakinork entzun ez dituenez”, kontra bozkatuko zutela.
Antiora begira
Antioko interpretazio zentroak emanzuen zeresana. Uztailerako eginda egongo dela esan du alkateak behinbaino gehiagotan. Baina aurrekontuetan ez dago zentroarenfuntzionamenduak sortuko dituen gastuen lorratzik, Peñagarikanokgogoratu zuen bezala.
Galdera eta erantzunetan atera zen,berriz ere, Antioko zentroaren gaia. Herritar batek zentroarenbideragarritasun planik egin duten galdetu zion alkateari. Serranokez zion erantzun zehatzik eman, ”pausoz pauso” joango direla esanzion.
Herri barruko autobusa jartzeaproposatu zuen EAJk. Eta, Bilduk aurkeztutako euskararen aldekomozioaren kontra bozkatu zuten PPk eta PSE-EEk.