Gaur hasita, MusiKUaldia ospatuko duteUrretxuko eta Zumarragako gaztetxean. Gauean egingo dute lehenkontzertua. Makulu Ken eta Oreindik taldeekin funky gaua izango dute,23:00etan hasita. Igandean, 17:00etan The Rolling Stonesendokumentala proiektatuko dute, eta 22:00etan Jon & Sugramastaldearen blues «garajeroaz» gozatzeko aukera egongo da.
Astelehenean 17:00etan The Clashtaldearen dokumentala proiektatuko dute, eta 22:00etan Ain_1 poesiamusikatu emanaldia egingo dute. Asteartean Fly Shit taldebergararraren dokumentala ikus ahalko da 22:00etan. Azkenik,asteazken arratsaldean, 17:00etatik aurrera Euskal Herrian egindakobideoklipen proiekzioa izango da eta ekimenarekin amaitzeko, gaueanSamba Dzanga bossa nova taldea igoko da oholtzara.
Egilea: Ander Kerejeta