Urteko kirolari onenak saritzekoekimena egin da gaur Zumarragako udaletxean. Herriko kirolariei urteosoan zehar egindako lana aitortu nahi izan die Udalak sari honekin.Arlo ezberdinetan nabarmendu diren bost kirolari saritu ditu aurtenUdalak. Era berean, kirol zein kultur arloan Udalarekin elkarlaneanaritu den pertsona bat ere saritu dute aurten. Guztiek Antioko irudiadaraman diploma eskuratu dute Mikel Serrano, Zumarragako alkateareneskutik. Ekimenean parte hartu dute, era berean, Rufino Mateos,kiroletako zinegotziak eta Fernando Fariñas gizartezerbitzuetako zinegotziak. Jarraian duzue ikusgai sarituen zerrenda:
- Gema Hernandez Andoin.- triatloia
- Olatz Diaz del Río.- plater tiraketa
- Urola Asirauto Plazaola Triatloi taldeko neskak.- triatloia
- Izaro Lasa Agirre.- txirrindularia
- Gorka Azkarate Torner.- mendia eta kultur arloko hainbat ekintza
Mikel Serrano, Zumarragako alkateakIzaro Lasa txirrindulariak egindako ahalegina nabarmendu nahi izandu. Izaro Lasak, istripu larria izan zuen pasa den abuztuarenamaieran. Hilabeteak pasata, onik irten da istripu hartatik, etaberriz bizikleta gainean igota dabil.
Bestalde, Gorka Azakarteri kirol, nahizkultur arloan herri mailan egindako lana aitortu dio Serranok.Azkarateren kurrikuluma amaiezina da, baina aipatzekoen artean,Zumarragako hainbat eta hainbat ekintzetan egiten dituen esatari,bertsolari, antolatzaile eta koordinatzaile lanak aipatu dira, baitabertso-eskolan urteetan egin duen lana, musikari bezala eskainidituen emanaldiak ere. Kirolaren alorrean ere hainbat diraAzkarateren lorpenak, Gioierri Garaia mendi lasterketa taldeko kideda, eta 2010ean Piriniotako 3000 metroko mendi guztiak igotzearenerronka bere egin zuen, guztira 213 gailur, batzuk aipatzearren.
Ikusi bideoa jarraian
Egileak: Asier Zaldua/Gotzon Aranburu