Zumarragako osasun zentroanEzkio-Itsaso, Gabiria, Urretxu eta Zumarragako pazienteak artatzendituzte.
Goierritar horiek eta lazkaotarrek ere,duela bi hilabete, arreta modu ezberdinean jasotzen dute beren osasunzentroetan. Administrariek lehen egiten ez zieten galdera sortaegiten diete orain, eta beren kasua larria ez bada, erizainakartatuko ditu. Medikuek patologia larriagoak artatzen dituzte, baitaerizainek eta Zumarragako Ospitaleko espezialistek bideratutakokasuak ere.
Eredu berri honek daudenbaliabideak optimizatzea du helburu. Erabiltzaileak egiten dueneskari bakoitza dagokion profesionalari bideratzea da, finean,sistema honen ardatza.