Atzo, 13:50ean bizikletan zihoala,ondoezik aurkitu eta zendu zen Jose Mari Lasa urretxuarra. GI-3511errepidean gertatu zen ezbeharra, anbulantzia gerturatu zen bertara,baina ezin izan zuten ezer egin. Autopsia egingo diote heriotzarenzergatia zehazteko, eta bere aldeko hileta elizkizunak bihar egingodira, 19:00etan Urretxuko Martin Donearen elizan.
Arratsalderako zabaldu zen herriguztira albiste tristea. Izan ere, Jose Mari Lasa ezaguna etamaitatua zen bere herrian. 1952an jaio zen Jose Mari Lasa Urretxun.1967az geroztik txistularia “Santi Gutierrezek erakutsitakoarieskerrak”, berak esaten zuenez. Egun Gipuzkoako Txuistularielkarteko kide zen. Dultzaina kalean jotzen 1978ko Santa Lutziegunean hasi zen, Roberto Lopez eta Juan Manuel Kerejetarekin batera.Baina musikaria izateaz gainera, euskaltzalea eta herriko makina batekintza antolatu zalea ere bazen Jose Mari. Urretxuko udaletxeanzinegotzi ere izan zen zenbait urtetan. Zahar, heldu eta gaztekezagutzen zuten; hutsune handia utziko du bere faltak.
Albistea idazten ari ginela,Bertso-eskolako kide batek honako bertsook helarazi zizkigun.
Doinua: Nafarroari
Telefonoak etaegunak
oroitzen zinen onena
ta nahiz ez dugun memorizatzen
zukzeneukan ahalmena
bada data bat herritar askok
gogoratukoduena:
bi mila eta hamabiaren
aurreneko astelehena
txistuei eman asmoz su
erlojuaribegiratzean
gehienetan ginen kexu
gu iritsi ta orduerdira
etortzen zinelako zu
beti berandu zenbiltzanbaina
goizegi alde egin duzu
Kantu-afaria eta SanJuanak
zenituen borobiltzen
kontzertu eta kalejiretan
txistuzez zinen isiltzen
saiatzen zinen herri-ohiturak
gazteeneitransmititzen
zuk erakutsi diguzu hoiek
barru-barrutikbizitzen
Herria maite zenuen eta
herriak zu maitezaitu
hori dela ta, begi gorririk
nekez daitekelasaitu
bizilagunen malkoz Urolak
ia gainez eginbaitu
halakoetan inork ba al daki
bizitza nola epaitu?
Nahizeta ordu luzetan jardun
naitekeen zuri kantari
aurre egitenhasi beharko
zu ez zauzkan munduari
izateaz gain, dultzainajole,
euskaltzale, txistulari
zinen pertsona izatearren
milaesker, Joxe Mari.
Bestalde,Josemarik gustuko zuen abestia da entzuten ari zaretena, Urretxukobeste Josemarirena, Iparragirrerena, alegia, Gontzal Mendibilekabestuta. Kantu afariko liburuxketako azken orrian horrela jartzeanahi izaten zuen:
Arren, ez bada galdu euskera,
nere anaiamaiteak!
galtzen badegu… galduak gera
gu eta guresemeak!
Beti euskeraz hitz egin, bada,
oro, zahar etagazteak,
esan ez dedin denok gerala
euskaldun bihotzgabeak.
Urretxuko Euskal Jaiaren 50. urteurrenazela eta elkarrizketa egin zion Gotzon Aranburu kazetariak Jose MariLasari. Egin klik hemen osorik irakurtzeko .
{play}/entzungaiak/Arren_ez_bedi_galdu_euskera.mp3{/play}