Datorren igandean, hilaren 15ean,jarriko da martxan Eire-Bankoa xake txapelketaren edizio berri bat.Hamairugarrena izango da aurtengoa, eta pasa den urteetan bezala,aurten ere eskualdeko eta herriko jokalari onenak arituko diralehian. Txapelketan izena emateko azken eguna larunbata izango da,urtarrilak 14. Izen ematea 8 euro kostako da; parte hartzailebakoitzari kamiseta bat emango zaio opari. Edoizein kezka argitu edogalderaren bat egiteko Eire tabernara gerturatu, edo Txema Iriberriridei dakioke 943726466 zenbakira. Izena emateko epea amaituta,igandean egingo da zozketa 16:30ean; eta ondoren, bost aldiztxapelduna izan den Jesus Mari Rodriguezek aldibereko hamabi partidajokatuko ditu herriko promesa gazteen aurka.
Eire-Bankoa txapelketak ligaxka egituradu. Partida azkarrak jokatzen dira, ordu beteko iraupena dutenak.Asteko partida bat jokatzen dute parte hartzaileek, beraiek aurrezadostutako ordu eta egunean. Ligaxkako lehendabiziko kanporaketatik16 jokalarik egiten dute aurrera. Ondoren, match play modalitateanjokatuko dira final laurdenak, final erdiak eta finala. Garaipenak 3punturekin zenbatuko dira, eta berdinketak puntu bakarrarekin.
Bost sari banatuko dira guztira.Lehenengoarentzat 200 euro, garaikurra eta txapela, bigarrenarentzat60 euro eta garaikurra eta hirugarrenarentzat 30 euro eta garaikurra.Herriko onenek ere izango dute saririk. Herriko lehenengoonenarentzat 30 euro eta garaikura eta bigarrenarentzat 15 euro etagaraikurra. Ohi bezala finala, apirilean jokatuko da.
Iturria: DV