Igande honetan hasiko du 2012kodenboraldia Ostadar mendi taldeak. Urteko lehenendabiziko irteeraNafarroara antolatu dute, Ergako Trinitate mendira, hain justu. Mendihau, Iruñatik Irurtzun aldera joanda eskuinaldean geratzen dengaina da, kono itxurakoa eta Trinitate santuaren omenezko ermitaduena. Mendi honek inguruko bista ezin hobeak eskaintzen ditu.
Autobusa Zumarragako parrokia ondotikirtengo da igandean 8:00etan. Aizkorben hasiko dute ibilbidea. HandikErgarantz (1.094m) hartuko dute, Trinitatearen ermita bisitatua etaAginagan amaitzeko. Goizean zeharreko ibilaldia izango da, etaeguerdirako etxean bueltan izango dira.
Irteeran parte hartzeko aldez aurretikizena eman behar da. Izen-ematea ostegunean eta ostiralean egindadaiteke 20:00etatik 21:00etara Ostadarrek Zelai Arizti kultur etxeanduen egoitzan. Bestela, 943723385 telefonora deituta, edoostadar@ostadar.org helbidera mezu bat bidalita ere eman daitekeizena. Informazio gehiagorako Ostadar mendi taldearen web orria bisita daiteke.
Ostadar mendi taldeak otsailean eta martxoan egingo dituen ibilaldien berri eman du. Otsailean Gipuzkoa eta Bizkaia arteko mugan dagoen Urko mendira (793m) joango dira, Eibartik abiatuta. Martxoan, Bizkaiako Aramotz mendizerrara abiatuko dira Lemoatik irtenda, Urtemondo (788m), Gainzorrotz (781m) eta Mugarra (964m) mendiak igoko dituzte.