Urretxu eta Zumarragako udalekantolatzen duten narratiba, poesia eta bertsopaperren Iparragirresaria lehiaketako irabazleak publiko egin dituzte jada. Aurtenguztira 233 lan jaso dituzte; aurreko urteetan bezala, narratibakoeta poesiako lanik gehienak gaztelerazkoak izan dira, 202 guztira.
Bertsopaperei dagokionez, 16 urteartekoen mailan 4 lan aurkeztu dira. Horien artean Mikel Iturriotzurretxuarrarenak izan dira onenak. 150 euroko dirusaria izango du.Maila berean Maialen Akizu urretxuarraren bertsoei epaimahaiarenaipamen berezia jaso dute, baina honek uko egin dio izendapenajasotzeari. 16 urtetik gorakoen mailan 9 lan aurkeztu dira. Bi saribanatu dituzte ex aequo (berdinketaz), Errenteriako IñigoLegorbururentzat eta Aitor Albisturrentzat izango dira 300 euroko bisari. Era berean, aipamen berezia jaso dute Jexuxmari Alberdiurretxuarraren bertsoek ere.
Narratiban 161 lan aurkeztu dituzteguztira. 12 lan izan dira euskarazkoak eta horien artean OiartzungoKarmele Mitxelenarentzat izan da 600 euroko saria. Bestalde,gaztelerazko 149 lan aurkeztu ditzute. Madrilera joan da saria etaMiguel Angel Gonzalezentzat izango da 600 euroko beste saria.
Amaitzeko poesiari dagokionean 59 lanjaso dira guztira. Horietatik 6 izan dira euskarazkoak. ErrenterikoAitor Albistur izan da irabazlea, 600 euro jasoko ditu. Gaztelerazkolanean atalean 53 lan jaso dituzte eta Toledoko Elena Romanentzatizango da 600 euroko saria.
Irabazleen izenak jada publiko egindituzte arren, sari banaketa ekitaldia otsailaren 17an izango da,19:30ean Urretxuko udaletxeko areto nagusian.