Hamalau urtez (1993-2007), JonmikelIntsausti zumarragarra Zuberoara joan izan da urtero,Maskaraderetara. Argazkiak atera ditu ia beti, eta orain urtebete,diapositiben errepasoa egiten ari zela, erakusketa bat antolatzekonahikoa material zuela jabetu zen. Zumarragarrei eta urretxuarreiMaskaradak gerturatzeko grinarekin osatu du bilduma, ”mugakapurtzeko”.
Intsaustik Maskaradei buruzkoinformazio ugari bildu du.”Maskarada Zuberoako neguko inauteria da,gidoi edo gertakari zehazteko ikuskizuna da, antzerkiko baliabideekinosatua. Nicole Lougarot zuberotarraren ustetan, ijiroen erritualbaten zatia” dela azaldu du. Garai batean laurogei bat dantzarikparte hartzen zuten, eta hainbat herritan egiten ziren aldiberean;”egun, hogei antzezle inguru aritzen dira”. Urtarrilaren erdialdeanhasi, eta apirilaren amaierara arte, igandero antzeztuko dituzteZuberoako herri askotan.
Dantzak, bertsoak eta kantuak batzenditu Maskaradak, pertsonaia jakin batzuren inguruan. Nabarmentzekoakdira, Insaustiren arabera, ”dantzari aintzindarien jauziak,kerestuen elkarrizketa, xorrotzen emankizuna, buhameen erregearen etakautenaren peredikua eta Pitxuren testamentua, besteak beste. Horiguztia, umorez josia”.
Zunberoako Maskaradak hurbilduko dituerakusketak. Eta agian, ikusleren bat edo beste, jakin-minakbultzatuta, Zuberoara joango da apirila bitartean, eta akaso,Intsaustiri lehenengo aldian gertatu zitzaion bezala, ikuskizunak”harrapatu” egingo du.
Erakusketa, gaur hasi eta urtarrilaren22ra arte ikusgai egongo da Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.Inaugurazio ekitaldia 19:00etan izango da gaur. Gainontzean,astelehenetik ostiralera 17:30-21:00 eta larunbat eta jaiegunetan12:00-14:00 eta 18:00-20:30era bisitatu ahal izango da erakusketa,kultur etxeko erakusketa aretoan.