Zumarragako Udalak herriari buruzko informazioajasotzen duen gida kaleratu du, iazkoaren datuak eguneratuta. Aurrekourteetan, postontzi guztietan banatu badute ere, interesa duenakudaletxean jaso beharko du orain.
1994. urtetik udalak publikatutakozazpigarren gida da. ”Udalerrian jazotako aldaketen gainekoinformazioa ematea du helburu”, diote alkatetzatik. Profesionalenaurkibidea, eta merkataritza eta industria datuak eguneratu dituzte.
Zumarragako populazio datu, ezaugarrigeografiko, historia, ondare artistiko eta jaien berri ematen dugidak. Azpiegiturak zerrendatu dituzte: komunikabideak, garraiobideaketa osasun zentroak, besteak beste. Zerbitzu orokorren aurkibideanelektrizitate, ur eta gas-hornidurako enpresen helbideak aurkidaitezke. Alderdi politikoen eta sindikatuen helbideak ere gehitudituzte.
Kale-izendegia
Liburuxkan Zumarragako kale-izendegiadago. ”Planoan toki erreferentzialak nabarmendu ditugu. Gainera,gidan kalitate handiko argazkiak sartu ditugu”.
Bilboko Dyca enpresak egin duliburuxka. ”Gida honek udalarentzat ez dauka inolako kosturik, izanere, iragarkiak sartzen dituzten enpresa, denda eta eskolekinfinantzatzen dugu argitalpena”.