17 urteko ibilbide luzearen ondoren, honako hau duzue azken ‘Otamotz’ alea. Otsailaren 3an Goierri mailako ‘Goiberri’ astekariak hartuko du bere tokia.
Agur ‘Otamotz’. Eskerrik asko euskararen alde egindako lanagatik. Eskerrik asko urretxuar eta zumarragarren ekimen, bizipen eta iritziei merezi zuten oihartzuna emateagatik.
Urretxu eta Zumarragan ez zegoen herriko albisteak euskaraz irakurtzeko aukerarik eta, 90eko hamarkada erdialdean, jaio berria zen Zintzo-Mintzo euskaltzale elkarteak Otamotz aldizkaria sortu zuen. Ordutik 174 ale kaleratu dira. Hamaika albiste, historia eta istorio bildu ditu. Bi herriotan azken 17 urteetan erreferentzia izan dela esan dezakegu, Urretxun eta Zumarragan euskaraz bizi nahi dugunon erreferentzia.
Urte hauetan guztietan egoera berrietara egokitzen jakin du eta tartean beste proiektu batzuk ahalbidetzen ere lan egin du. Horren adibide nagusiena Goierriko Hitza egunkaria da. Makina bat une gozo bizi izan baditugu ere oztopo bat baino gehiago ere izan da denbora honetan guztian. Baina euskararen indarrak lagunduta, irakurleek ematen duten indarrak lagunduta, guztiak gainditu izan ditugu.
2012ra begira erronka berria du Otamotz aldizkariak. Prentsa idatziarentzat ez dira garai onenak, izan ere, teknologia berrien ondorioz, papera krisian baitago. Baina aurrera egiteko garaia da, eredu berriak eta apustu berriak egiteko garaia da.
Bidelagun egokia eta naturala aurkitu du Otamotzek bide horretarako. Goierri Beheko Goierritarra aldizkaria. Goierritarra aldizkaria hamabostekaria izan da eta Otamotz, berriz, hilabetekaria. Orain, otsailaren 3tik aurrera kalean izango den produktu berria, astekaria izango da.
Beharrak sortu du elkarlan hau: maiztasunean irabazteko beharrak, erreferentzialtasunean irabazteko beharrak, produktu berria sortzeko beharrak eta Goierriko Hitzaren estrategia beretik jarraituz, Goierri osorako lan egiteko beharrak.
Irakurleekin, iragarleekin eta adituekin egindako ikerketak eta hausnarketak ere ondorio horretara eraman gaitu. Otamotzek, gehiago eragin nahi du euskararen normalizazioan eta eskualdeko komunikazioan.
Berria, berritzailea, bizia, betikoa, berezia…. Izango da Goierriko astekari berria. Betiko izaerari eutsiz diseinu berritzailearekin eta eduki berriekin jaioko da Goierriko astekari berria. Hori bai, inoiz baino indartsuago izango da, indarrak batzeak eta elkarlanak ematen duen indarra izango baitu. Otsailaren 3tik aurrera beraz, inoiz baino maizago eta indartsuago elkar ikusiko dugu.
Bukatzeko, mila esker urte hauetan guztietan Otamotz osatu duzuen guztiei: ezerezetik aldizkaria sortu zenutenei, irakurleei, iragarleei eta kolaboratzaileei. Bereziki urte hasiera honetan joan zareten bi irakurle fin eta pertsona eredugarriri: Joxe Mari Lasari eta Cristina Jauregiri.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.