1936.urtean Bach doktoreak hainbat gaixotasun psikosomatiko eta gogo-aldarte negatiboen aurrean honako sen edo intuizioa izan zuen: loreen ihintzaz baliaturik egoera hauen onura lor zitekeela.
Egun, OME-k (Osasunaren Mundu Erakundeak) metodo honen eraginkortasuna bermatzen du. Jatorri ezberdinetako loreen esentziak eskuragarri ditugu denda espezializatuetan eta guk etxean ere presta ditzakegu. Liburu ugari daude gai honetaz aritzen direnak; Susana Veilatirena duen praktikotasunagatik gomendatzen da. Psikologo honen ustetan gaixotasun zein ondoezek mezu bat dute ezkutuan eta loreek egoera hauek argitzen lagun gaitzakete. Horra hor gai honi buruzko liburu gomendagarri bat: Tratado completo de terapia floral. Susana Veilati. Edaf argitaletxea.
Oihane Sudupe
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide