oroitzen zinen onena
ta nahiz ez dugun memorizatzen
zuk zeneukan ahalmena
bada data bat herritar askok
gogoratuko duena:
bi mila eta hamabiaren
aurreneko astelehena
Kultur-etxean geratzen ginen
txistuei eman asmoz su
erlojuari begiratzean
gehienetan ginen kexu
gu iritsi ta ordu erdira
etortzen zinelako zu
beti berandu zenbiltzan baina
goizegi alde egin duzu
Kantu-afaria eta San Juanak
zenituen borobiltzen
kontzertu eta kalejiretan
txistuz ez zinen isiltzen
saiatzen zinen herri-ohiturak
gazteenei transmititzen
zuk erakutsi diguzu hoiek
barru-barrutik bizitzen
Herria maite zenuen eta
herriak zu maite zaitu
hori dela ta, begi gorririk
nekez daiteke lasaitu
bizilagunen malkoz Urolak
ia gainez egin baitu
halakoetan inork ba al daki
bizitza nola epaitu?
Nahiz eta ordu luzetan jardun
naitekeen zuri kantari
aurre egiten hasi beharko
zu ez zauzkan munduari
izateaz gain, dultzaina jole,
euskaltzale, txistulari
zinen pertsona izatearren
mila esker, Joxe Mari.