Eta iritsi da azkenean. Otamotzen azken alea. Snif snif. Zerbait berezia prestatu nahi nuen. Argazkian osabarekin atera, adibidez.
Nobela idazle onek bezala, ordea, osabak nahiago izan du misterioa azkeneraino gorde. Azken alerako, baina, informatika gomendio berezia egin nahi izan dizuegu, guztiek ulertzeko modukoa: itzali ordenagailua, eta irten kalera. Bizitza motzegia da pantaila baten aurrean igarotzeko. Fotoxopek ezin du egunsentia ordezkatu; teklatu bat ez da inoiz iritsiko esan nahi dugun guztia idatzi ahal izatera eta sare sozial batean 1.000 lagun izan arren, zure gelan bakarrik egoten jarraituko duzu. Itzali ordenagailua, heldu lagun horri, emaiozu besarkada handi bat eta ez galdu denbora Facebookerako argazki bat egiten. Bizi. Eskerrik asko guztiagatik osaba, polita izan da.
Alex Areizaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide