Larunbatean 200 bertso, 20 epailebertso desafioa ospatu zuten Urretxuko Motz tabernan. Andoni Jakazumarragarra eta Asier Iriondo legazpiarra aritu ziren kantuan.Bigarren honek irabazi zuen, 5-4 emaitzaz. Jende asko bildu zensaioan, eta antolatzaileak «gustura» gelditu diraemaitzarekin.
Bertaratuen artean kolore horiko etagorriko txartelak banatu zituzten. Hauetako bakoitzak bertsolarietakobati egiten zion erreferentzia: Iriondo horia zen (Horiondoizengoitia jarri ziona); Jaka gorria. Ariketa bakoitzean,txarteletariko bat altxatuz hautatzen zuten ikusleek bertsolari gustukoena.
Txapeldunak “giro polita” egon zelanabarmendu du, eta saioak amaierara arte izan zuen parekotasuna ereaipatu du.
- Argazkia: Jaka eta Iriondo, bertsotan, Motzeko taula gainean
- Egilea: Txemi