Nola gogoratzen duzu haurtzaroa?
Urretxun jaio nintzen duela 48 urte etabertan bizi izan naiz beti, baina uda Asteasun ematen nuen etabertako gauzez hemengoez baino gehiago gogoratzen naiz. Maisuak etamaistrak oroitzen ditut batez ere: Don Santiago, Don Segundo,Señorita Conchita, Guillermina… Bestalde, egun osoa elkarjoka pasatzen genuen. Gela bakarrean 80 neska-mutiko geunden etakomunak zerri eginda egoten ziren. Egun gela bakoitzean 20 daude.Eliza ondoan zegoen Urretxuko eskola publikora joaten nintzen.
Asteasu aipatu duzu.
Nire aita hilabete batzuk bakarriknituenean hil zen eta ama pentsio eskas batekin gelditu zen. AitakOrbegozon lan egiten zuen eta polipasto bat gainera erori zitzaion,baina ez zuten onartu nahi laneko istripua izan zenik. Ama zeruagoian eta lurra behean gelditu zen eta Asteasura bidaltzen ninduen,bere familiaren baserrira, uda pasatzera. Izan ere, baserrian jatekougari zegoen eta hala dirua aurrezten zuen.
Asteasun Bernardo Atxaga ezagutzekoaukera izan al zenuen?
Nik ez nuen ezagutu, baina osabarentzateta hura Zentraleko maistraren semea zen. Bere liburuetan Asteasukojende asko azaltzen da eta nik horietako batzuk ezagutu ditut.
Anaia-arrebarik ba al duzu?
Arreba bat dut. Tuteran bizi da.Lanagatik joan ziren hara eta han jarraitzen dute.
Zer moduz moldatzen zinen eskolan?
Nahiko azkarra nintzen, baina beti izannaiz txoriburu samarra. Ez nuen arretarik jartzen. Baserrian umebakarra nintzen eta denbora asko ematen nuen bakarrik: behi artean,basoan… Irudimen handia nuen, baina matematikak-eta astunak egitenzitzaizkidan. Zientzian, ordenean, logikan… ez naiz oso ona. Betigiltzen edo telefonoaren bila ibiltzen naiz.
Nolatan gelditu zinen herren?
Mokor dislokazioa dut. Mokorrak beretokitik kanpo nituen eta ama zena berandu konturatu zen. Arraroibiltzen nintzen eta ospitaleratu egin ninduten: bi aldiz operatuninduten, ebakuntza bat gaizki atera zen, ohetik erori nintzen etaberriro puskatu nuen… 3 eta 6 urte bitartean luze egon nintzenospitalean. Gaztelera ikasi nuen eta euskara ia erabat galdu.Urretxuko eskolan baserritarrak ziren euskaraz zekiten bakarrak etani bezalako xelebre batzuk zirela pentsatzen nuen. Asteasun, ordea,gazteleraz tutik ere ez zekiten. Kuriosoa zen. Diglosiarena oso moduberezian bizi izan dut.
Zer egin zenuen oinarrizko ikasketakbukatu zenituenean?
Institutura joan nintzen BBB egitera.Lehen ikasturtea egin nuen eta bigarrena hasi aurretik ArantxaArtetxek “Bereziartua, ¿no pensarás matricularte otravez?” esan zidan. Egia esan, lehen urteko ikasgai mordoxka nuen.“Pues no” erantzun nion eta La Sallera joan nintzen. Urtebeteeman nuen bertan, Lanbide Heziketan. Baina oso ikasle txarra izannaiz. Oso aldrebesa. Marraztea asko gustatzen zitzaidan: eskolakoliburuen ertzetan denetik marrazten nuen. Trebetasuna hartu nuen.Ikasteari utzi ondoren bizpahiru urte oso aldrebes eman nituen, bainaondoren furgonetak errotulatzen hasi nintzen. Gero Donostiara joannintzen. Jendeak kalean marrazten zuen eta ni ere horretan hasinintzen. Uda batzuk bertan eman nituen. Galiziaraino ere joannintzen, kostaldetik. Bizpahiru hilabete eman nituen bidean: han etahemen lo egiten eta marrazkiekin dirua ateratzen. Andaluzian ere egonnintzen. Han hasi nintzen karikaturak egiten.
Zer egin zenuen handik bueltan?
Marrazki bizidunetako pelikula bategiteko jende bila ari ziren eta izena eman nuen. Ikastaro bat eginondoren, hartu egin ninduten. Lan horretan asko ikasi nuen. Izan ere,pertsonaia berbera egunean 200 aldiz marraztu behar nuen posturaezberdinetan. Hala eskua asko trebatzen da. Pelikula hura Iparhaizearen erronka zen eta ikastetxe guztietan ikusi zuten.
Non gehiago ibili zara lanean?
Ama hil zen eta berriro beherakadamodukoa izan nuen. Haurrei marrazketa eskolak ematen nizkien,kartelak egiten nituen, karikaturak egiten… Emakume mairu bateksemeari karikatura egiteko eskatu eta ondoren marrazkiak ez zuelasemearen inongo antzik esan zidan. Zer egingo diogu ba…
Karikaturak egiten dituzuenoi behinbaino gehiagotan gertatuko zaizue hori…
Bai, bai… Gainera, orain ez dakit,baina orduan ez nintzen batere marrazkilari ona. Ordu asko sartubehar dira gauzak ondo egiteko.
Zer gehiagotan jardun zara?
Egin egunkarian herriko kronika eginnuen. Txiripaz izan zen. Buruk ordenagailurik ba al nuen etatekleatzen ondo moldatzen al nintzen galdetu zidan. Baietz erantzunnion eta herriko kronikaz arduratu nintzen Egin itxi zuten arte.Urtebete pasatxo eman nuen. Garzonek langabeziara bidali gintuen.
Zer moduz kazetari lanean?
Lan polita da. Jendearekin hitz egiteaeta komunikatzea atsegin dut. Urretxuko jaietan kronika telefonozegin nuela gogoratzen dut: Aldirira joan nintzen, Txatari arkatza etagaragardoa eskatu nizkion, paperezko aho zapietan jaietan gertatukogauza batzuk idatzi nituen eta ondoren telefonoz deitu nuenerredakziora. Nahiko barre egin genuen.
Zer egin zenuen Egin itxi zenean?
Katea enpresan ere lan egin nuen etaEgin itxi zenean Zum enpresakoek deitu zidaten Gidan kolaborazio parebat egiteko. Ondoren Josema Azpeitiak Gidaz arduratzea eskaini zidan.Beldur pixka bat ematen zidan, baina zortzi urte eman nituen bertan.
Ordutik zer egin duzu?
Denetik. Berriz ere karikaturak,ingelesa ikasi dut, urtebete eman dut Igartubeitin telefonoahartzen… Gibeleko transplantea egin zidatenez, ezintasun iraunkorabsolutua dut. Dena den, ondo nago. Gironan karikaturei buruzkokongresu batean izan nintzen eta hortik bizi den jendea dagoela ikusinuen. Ezkontzetan, bileretan, festetan… lan egiten dute.Antolatzaileek kontratatu egiten dituzte eta jendea baso erdiakhartzen edo dantzan ari den bitartean marrazkiak egiten dituzte. Tokituristikoetan ere lan egiten dute, etxean ere bai jendeak bidaltzendizkien argazkiak erabiliz… Lan egonkorra aurkitzeko aukera dagoeta horretan saiatzen ari naiz. Duela gutxi Ermuan izan nintzen,azoka batean, goizeko 11.00etatik gaueko 11.00etara jo eta ke. Tokigehiagotatik ere deitu didate. Logroñotik, adibidez. TxikiPark delakoetan ere lana egon daitekeela uste dut. Neguan KanariarUharteetara edo Andaluziara joan nahi dut. Bizimodua atera daitekeelauste dut, baina neure burua ondo saldu behar dut. Horretan nabil.
Dena den, toki turistikoetan lehiahandia izango da.
Hondartza batzuetan hamabost lagunegoten gara, baina neure buruarengan konfiantza dut. Nire lana ondoegiten dudala uste dut. Ermuan ostiral arratsaldea, larunbata etaigandea eman nituen eta ez nintzen gelditu ere egin. Hori zerbaitenseinale da.
Zeure kabuz ikasi al duzu?
Bai, ordu asko sartuz. Asko trebatunaiz. Garai batean herriko langabetuak eta gazteak Zelai Ariztiparkean elkartzen ginen eta marrazteko aprobetxatzen nuen. Trebatzeada garrantzitsuena. Dohain bat dudala esaten didatenean dohainikonena orduak sartzea dela esaten diet.
Edonoren karikatura egiteko gai alzara?
Bai, baina batzuek ez dute nondikharrapatu. Bi aldiz begiratu behar zaie. Behatzaile ona izan beharda. Batzuetan begiak oso handiak egin behar zaizkiola pentsatzen duteta oso txikiak eginda hobeto geratzen da. Ez da oso errazakarikatura bat zer den eta nola egin behar den azaltzea. Pertsonarigrazia topatu behar zaio. Batzuek barrezka sekulako karikatura duteeta beste batzuek, berriz, haserre daudenean. Orain Robert deNirorena egiten ari naiz eta horri haserre aurpegiarekin egin beharzaio. Orduan da bera.
Marrazteko zaletasuna norbaitengandikdatorkizula uste al duzu?
Ez, nirea da. Nire familiako guztiakbaserritarrak ziren, ez zegoen artistarik.
Herritarrei egindako karikaturenartean, norenak izan du arrakasta gehien?
Joxe Mari Lasarenak sekulako arrakastaizan zuen. Fisiko oso berezia zuenez, ezagutzeko oso erraza zen.
Bestelakoan, zer zaletasun dituzu?
Karikaturak egitea ere zaletasuna da.Asko gozatzen dut, baina nekatu ere bai. Karikatura bat ondoateratzen denean haurrek zer aurpegi jartzen duten ikustea oso politada. Lan atsegina da. Nire beste zaletasuna musika da. Arantzatxoadut. Jostenkarekin solfeoa ikastera joan nintzen, baina beraernegatzea bakarrik lortu nuen. Ez nuen batere ikasi. Jostenkagaixoa, nahikoa pazientzia bazuen… Dirua izango banu musikansartuko nintzateke. Marraztea ere gustatzen zait eta gainera diruaematen dit. Musika mota guztiak atsegin ditut: Peter Gabriel, HiruTruku, The Uski’s, Kubako saltsa, Brasilgo musika, rocka, Irlandakofolka, Afrikako musika… Tiffany’sen pistako erregea nintzen. Besteinork baino gehiago dantza egiten nuen, inongo lotsarik gabe.Oraindik ere asko gustatzen zait dantza egitea, baina dagoenekomokorrak nahiko izorratuta ditut.
Tiffany’s aipatu duzu. Nola gogoratzendituzu gaztaroko urteak?
Gure kintakoak gauza asko gure kabuzikasi genituen hanka sartuz. Gaur egungo mutikoek sexualitate eskolakdituzte eta drogak zer diren jakiteko Interneten sartu besterik ezdute. Guk hori guztia probatuz ikasi genuen eta horrelakoa izan dagure belaunaldia… Ondo pasatu genuen eta ez dut oroitzapen txarrik,baina beldur pixka bat ematen du. Urte haietaz oroitzen naizeneanitolarria sortzen zait. Gauza asko pasatu ziren eta asko ez ziren osoonak izan. Gurasoek baserritik etorri ziren eta ez zekiten ezerbizitzaz: aitak lantegira lanera eta ama etxean haurrak zaintzen. Gukdena kalean ikasi genuen eta inork ez zekien oso ondo zertangenbiltzan: ez eurek eta ez guk. Sekulako tontakeriak egiten genituenezer jakin gabe.
Zure zaletasun nagusia musika dela esanduzu, baina askok bizikleta dela uste du.
Naturarekin zerikusia duen guztiaatsegin dut. Mendian eta bakarrik primeran moldatzen naiz. Ariketaegitea gustatzen zait, baina ez gimnasio batean. Esan bezala,baserrian hezitakoa naiz.
Bidaiatzea ere atsegin duzu.
Bai, baina Urretxun bertan ere bidaiatudaiteke. Kazetaria nintzenean jende helduari buruzko liburu bat egingenuen eta hura urrutira bidaia bat egitearen modukoa izan zen. BatekAzkoitiko jauregi batean neskame zela eta “los señores estánservidos” esaten zutela oroitzen zuen, beste batek gerrako kontuakkontatu zituen… Jende ezberdinarekin egotea ere bidaiatzea da.