Marian Toledo urretxuarrak ikastolan eta institutuan egin zituen oinarrizko ikasketak. Ondoren Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen.
Berak ikasketak bukatu zituen garai berean Beasaingo udal euskaltegia ireki zen eta bertan lan egiteko probetara aurkeztea erabaki zuen. Ordutik bertan dihardu. ‘Otamotz’ ere hasieratik ezagutzen du, sorreran parte hartu baitzuen. Aldizkariko zuzentzailea da. Korrika eta presaka idatzitako zenbat testu txukundu ote ditu, beti gogo onez eta irrifarrea ahoan. Mila esker Marian!
Zer izan nahi zenuen umetan?
Kantautorea izan nahi nuen. Ispilu aurrean abesten nuen eta erretiratutakoan abesbatzaren batean abesteko asmoa dut.
Aisialdian zer egitea atsegin duzu?
Lagunekin egon, leku berriak ezagutu, naturaz gozatu…
Bizitzeko toki bat?
Etxekoengandk eta lagunengandik gertu dagoen edozein toki.
Beasain ala Urretxu?
Urretxu.
Beasainen bizi zarete. Zer diote seme-alabek?
Zaharrenak Urretxukoa dela esaten du eta alabak, berriz, beasaindarra dela.
Euskarazko hitz kuttuna?
Askatasuna.
Gehien kezkatzen zaituen akatsa?
Aditzaren aspektua, esaldiaren hasieran jartzeko gero eta joera handiagoa dago. Adierazkortasunean ditugun mugak ere kezkatzekoak dira. Gaztelerara jotzen dugu, baina ez da euskararen mugek eraginda, gure mugek eraginda baizik.
Ilehoriak ala beltzaranak?
Ilea urdintzen edo txuritzen hasitakoak.
Egindako azken oparia?
Olentzerori laguntzen egindakoak.
Eta jasotakoa?
Olentzerok ekarritako Buff-a.
Data bat?
Ezkondu ginen eguna berezia da: 2002-2-2. Data borobila egun borobil baterako.
Mutil eta neska izen bana?
Seme-alabenak: Joseba eta Uxue.
Zein egunkari irakurtzen duzu?
Berria eta Hitza. Astebukaeretan, berriz, amak gordeta edukitzen dituenak ere bai: DV, Noticias, El País…
Gustuko telebista saioa?
Bidaiei buruzkoak gustatzen zaizkit. Españoles en el mundo, adibidez. Mahai-inguruak ere gustukoak ditut, baina guztiak kentzen ari dira. Dagoeneko 24 horas katean bakarrik aurkitzen ditut.
Bereziki gorroto duzuna?
Haurrei Clan moduko kateak asko gustatzen zaizkie eta amorrua ematen dit. Ez zaizkit batera gustatzen kate horietan sustatzen dizuten baloreak.
Pelikula bat?
Negar egitekoak eta benetan gertatutakoetan oinarritutakoak gustatzen zaizkit. El color púrpura eta La lista de Schindler, adibidez.
Liburu bat?
Asko. Joxe Azurmendiren Espainolak eta euskaldunak, adibidez.
Soinu bat?
Gitarrarena.
Usain bat?
Kafe egin berriarena.
Janari bat?
Zer ez?
Ura ala…
Ardo beltza.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.
Privacy & Cookies Policy
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.