Disko bat kaleratu behar duela jakin, eta urduri jartzen naiz. Izan ere, Ruperren lan guztiak iruditzen zaizkit onak.
Pentsatzen dut, hortaz, noizbait egin beharko duela kale, atera beharko duela ez hotz ez bero utziko gaituen diskoren bat. Zorionez, baina, aurrekoak hobetzen ari den sentsazioa edukitzen dut gero behin abesti berriak entzunda. Gauza bera gertatu zait azkenekoarekin ere. Han, New Yorken, ondu zuen, Haizea Garizumakoa (Elkar, 2009) bezalaxe. Beste osagai batzuen bila joaten da city-ra; “abestiek eskatuta”, berak esaten duen bezala. Eta esango nuke, han nonbait, kale bazterren batean, haiekin topo egiten duela. Atsegina da Hodeien Azpian, bizitzari, haren gauza txikiei gorazarre egiten die, eta hasi eta bukatu, gustura, oso gustura, eta pozik aditzen da.Igor Susaeta