El teatro de la vida, Siegfried Lenz idazlearen azken eleberrian bizitza bera antzerkia da. Isenbütteleko kartzelara antzerki talde bat dator presoen aurrean lan bat aurkeztera.
Presoek, Hannes tartean, antzezleen autobusa hartu eta ihes egingo dute. Grünau hirira iritsiko dira Krabelinaren festa ospatzen ari diren unean eta bertako hiritar zein alkate bitxi, edo ez hain bitxiak, artistak bailiran hartuko dituzte. Presoek ez dute aktoreak ez direnik argituko eta batzuek eta besteek elkarri jokoa jarraituko diote. Kartzelaratzeko arrazoietatik hasita bakoi-tzak Grünau hirian hartuko duen roleraino dena da originala lan honetan. Baina irudimenez jositako historia honek errealitate gordinarekin uste baino antzekotasun handiagoa du zenbait momentutan, batez ere pasarte absurdo eta sinesgaitzenetan.
Idoia Luzuriaga
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide