Zumarragako eta Urretxuko gaztetxeakirailean martxan jarritako ZineKU egitasmoak aurrera darrai.Asteartero luzemetraiak, film laburrak edo dokumentalak ikustekoaukera dago gaztetxean bertan. Gehienak euskarazkoak, eta guztiakahal dela, Euskal Herrian ekoitzitakoak.
Gaur zikloaren barruan Argia Gauaegingo da, Argia aldizkariak hilero proposatzen duen ikus-entzunezkoaeskeiniko delarik. Gaurkoak Oroitarrai da aukeratu duten lana.
Oroitarria
Pertsona edo gertaeragogoangarri baten oroigarri egiten den arkitektura edo eskulturalana. Germanen oroitarria, poliziak 1978ko Sanferminetan German hilzuten lekuan da. Botereak ahaztarazi nahi dizkigun pertsona,gertakariak eta zenbait erabaki politiko ekartzen ditu gogora.Gertakaera itzel horiek izan zirenetik 30 urte baino gehiago pasabadira ere, oroitarri honek oraindik egun gobernatzen dutenakgogaitzen ditu. Emanaldia 22:00etan hasiko dagaztetxean. Sarrera doakoa da eta interesa duten herritar guztiakdaude bertara gonbidatuta.
Datorren asteartean ere izango daZineKU saiorik. Berezia izango da gaztetxean presoen alde geingoduten astearen barruan kokatuko baitute, eta gaiari lotutako film bateskainiko dute, oraindik zehaztu gabe dagoena.