Urretxuko Aldiri kiroldegian taldekakoTRX ikastaroa eskaintzen hasiko dira. Zinta bat eta bi eraztunekinmuskulazioa lantzeko aukera ematen duen aparailuari hots egiten zaioTRX, eta kiroldegiko arduradunen arabera, «lehen aldia izangoda inguru honetan taldekako zerbitzu hau eskainiko dena».
2012. urtea hastearekin batera hamarikastaro eskainiko dituzte Aldirin: TRX suspentsio entrenamenduak,pilatesa, indoor txirrindularitza, yoga, mantentze gimnastika,aerobika, 3. adinekoentzako gimnastika arina, spin+power, power+gapeta entrenamendu pertsonalak. Berrikuntza nagusia taldekako TRXzerbitzua izango da.
TRX izenekoa, esekidura bidezkoentrenamendu saioak egitea ahalbidetzen duen sistema da. AEBtakoarmadaren entrenamendu sistemetan oinarritzen da, kiroldegikoarduradunek esandakoaren arabera. Indarra, malgutasuna, oreka etaarintasuna hobetzeko sistema gisa definitu dute, eta bi eraztunek etahauek lotzen dituen zinta batek osatzen dute. Gailu hauekin, «ehunka»ariketa egin daitezke.
Doako saioak asteazkenean
Talde batsortu eta ikastaroa abiaraztea da kiroldegiko arduradunen asmoa. Halaere, Urretxun sistema berria izanik, datorren astean ate irekien egunbat egingo dute kiroldegian, herritarrek TRXa doan frogatu dezaten.Asteazkenean, hilak 25, egingo dute hori, hiru saio desberdinetan:8:00etan, 11:00etan eta 18:00etan. Hiru ordu hauetan, herritarrekkiroldegira joan eta TRXa ezagutzeko eta frogatzeko aukera izangodute. Jon Ander Elgarresta urretxuarrak gidatuko ditu bai egun haueta baita ikastaroa ere, baldin eta taldea osatzeko adina jendebatzen badute.
Elgarrestak asteazkenean joateraanimatu ditu herritarrak, «probatu dezatela. Gero, ikastaroaegiteko interesa dutenekin hitz egingo dugu» esan du.Ordutegiak ere aurreikusi dituzte ikastaro berrirako: astelehenetan,asteazkenetan eta ostiraletan, 8:00etatik 9:00etara eta 11:00etatik12:00etara; eta astearteetan eta ostegunetan 18:00etatik 19:00etara.Kiroldegiak eskaintzen dituen gainontzeko ikastaroetan ere, frogaegun bat doan egiteko aukera ematen dutela jakinarazi dute. Interesadutenek, kiroldegian bertan eska dezakete informazio gehiago.