Gaur jokatuko du Aritz Lasaurretxuarrak pilotako binakako txapelketako laugarren partida. Azkenegunetan eskuko minarekin ibili eta gero, Lasaren bikotea, AitorZubieta, osatu da jada. Martinez de Irujo eta Barriola izango dituzteaurkari.
Azken egunetan eskuko minez egon daZubieta atzelaria. Bi astez ez dute partidarik jokatu, baina,osatzeko astia izan du. Pasa den igandean egin zituzten azken frogak,eta emaitzarekin gustura, aurrelari urretxuarraren ondoan izango daEtxarri-Aranatzeko pilotaria, gaur, Mungian jokatuko duten partidan.Aurrean aurkari zailak izango dituzte, Martinez de Irujo eta Barriolatxapela irabazteko faboritoen artean baitaude. Hiru partidatan hirugaraipen eskuratu dituzte. Hala ere, Lasak «partida guztiakjokatu behar direla» dio.
Partida asko aurretik
Lasa etaZubieta sailkapeneko seigarren postuan daude, hamalautik hiru partidajokatu ostean. Garaipen bat eta bi porrot bildu dituzte orain arte.Mungian jokatuko dute gaur, Idoate-Peñagarikano etaEzkurdia-Merino bikoteek jokatuko dute aurretik 17:00etan hasita.Ondoren izango da Lasa eta Zubietaren txanda. Hurrengo partida,datorren astelehenean, urtarrilak 23, jokatuko dute, BerasaluzeVIII.aren eta Jon Ander Albisu ataundarraren aurka.
Albisu da txapelketa honetako bigarrengoierritarra. Atzelari ataundarra sailkapeneko hirugarren postuan dago. Berasaluzerekin batera,bi partida irabazi ditu, eta bat galdu du. Azken partida pasa denostiralean izan zuten. Ataundarrari ihes egindako pilota batekArretxe II.a buruan jo zuen, eta partida bertan behera utzi zuten,banako emaitzarekin.
- Argazkia: Aritz Lasa, bere aita Miguel Lasarekin
- Egilea: Goierriko Hitza