Goierri K.E-ko mendi sailak prest dudagoeneko 2012 honetarako mendi irteeren egitaraua. Urtarrilaren 1eanIrimon egon ziren, ohiturari jarraituz urtea Irimon hastea aukeratuzuten guztiei salda, pintxoak eta edatekoak emanez. Datorren astetikaurrera, irteeren egitarauari hasiera emango diote, ez aurretik iazegindakoak errapasatu gabe.
Urtarrilaren 27an, ostirala, 2011komendi irteeretan ateratako argazkien emanaldia egingo du Goierrik.Urretxuko Labeaga aretoan izango da 20:00etatik aurrera. Mendielkartetik herritar guztiak gonbidatu nahi izan dituzte emanaldira.
Asteburu berean, igandean urteko lehenmendi irteera egingo dute Pagoetako Parke Naturalera.
- Ibilbidea honokoa izango da: Zestoa – Aizarna – Santangrazi (505m) – Pagoeta (681m) – Aia
Ibilbideari Zestoan emango diotehasiera. Bidaurretako Galtzada zaharra zeharkatuko dute lehenengoAizarnako haranera joateko. Barrenean, baseliza bat duenSantangraziko tontorra nabarmentzen da eta bertarantz zuzendukodituzte pausoak. ”Puntatik ikus daitekeen paisai ederragatikSantangrazi toki dohatsua da”, diote Goierri kirol elkartekoek.Eguraldia lagun bada, Ernio eta Izarraitzeko mendiguneak, Pagoetakoegutera eta Altzolaraseko haran sakona ikus daitezke.
Santangrazitik Altzolaras errekarainojaitsi eta Altzolarasko jauregiaren aurrien ondotik pasatu ondorenParkeko maldetan gora Urdaneta auzora igoko dira. Hemendik aurrera,inguru eder eta bista politekin, muinoz muino Pagoeta mendirainokobidea beteko dute, parkeko toki garaienera. Tontor honetatikitsasertzaren bista ederrak daude.
Ibilbidea amaitzeko eta Aiara iritsibitartean, Azkorteaitzako faila edo Burdingurutzeko behatokiabezalako bazter politak dituen basoan barrena osatuko dute ibilbidea.
Irteera urtarrilaren 29an izango da,igandearekin. Irteera ordua 7:30ean izango da Goierriren egoitzaparean. Irteeran parte hartu nahi duenak izena eman beharko du aldezaurretik, Goierriren egoitzan bertan, edo bere web gunearen bitartez .Bazkideek 12 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek,aldiz, 15.