Zumarragako eta Urretxuko udalekelkarlanean antolatzen duten antzerki denboraldiaren berri eman zutenorain gutxi. Otsailean hasi eta abendura bitartean egongo zirenemanaldien zerrenda egin zuen publiko orduan. Aldaketak izango dira,hala ere, emanaldien zerrendan. Zumarragako kultura sailak, prentsaohar bidez jakinarazi duenez ”Quizas, quizas” antzezlana bertanbehera gelditu da. Maiatzaren 4an zen eskeintzekoa Txaloproducciones-en lan hau, baina aktore nagusietako baten, CarlosLarrañagaren gaixotasuna tarteko bertan behera gelditu da,Espainiam eta Euskal Herrian eman behar zuten bira. Bere ordez, JuanCarlos Rubioren ”100m2” lana eskainiko da.
Zenbait komunikabideetan argitaratudenez, Carlos Larrañaga urgentziaz operatu behar izan zutenurtarrilaren 2an. Hori dela eta, aktoreak denbora luzez egon beharkodu eskenatokietatik aldenduta.
100m2
”Quizas, quizas” antzezlanaren ordez”100m2” eskainiko dute maiatzaren 4an. Miriam Diaz Aroca eta MariaLuisa Merlo aktore ezagunak ditu protagonista. Rubioren antzezlanakbakardadea, gizakiaren ahultasunak, egin nahi baina inoiz gauzatzenez diren proiektuak eta fustrazioa bezala sentimenduak landuko ditu.100m2ko etxe batean kokatuko ditu Rubiok Sara eta Lola protagonistak.Sarak etxea erosi nahi du, prezio onean dagoelako. Prezioaren barruansartzen da baina Lola, adineko emakumea, hil arte etxe horretanbizitzeko eskubidea izango duena.