Pasa den igandean eman zitzaion hasieraofiziala, XIII. Eire-Bankoa xake txapelketari. Irekiera ekitaldianzen Txema Iriberri, Eire tabernako jabea eta txapelketa honen aita.Baita, Carlos Moreno, Zumarragako Bankoa banketxeko zuzendaria ere.
Bereziki pozik agertu zirenantolatzaileak, aurten ere, iazko marka berdinduta, 40 jokalarik emanbaitute parte hartzeko izena. Gehienak ezagunak dira txapelketan,baina hiru aurpegi berri ere izango dira aurtengoan: CarlosLegaristi, Xabi Garmendia (Legazpi) eta Juan Jose Aroztegik (Beasain)lehen aldiz jokatuko dute aurten. Azpimarratzekoa da, azken biek 10urte dituztela.
Txapelketa
Igandean, behin izen emateko epeaitxita, zozketa egin zen taldeak osatzeko. Aurten 8 izango diraguztira, horrela banatuta:
- A taldea: Irure, Urdangarin, Asier Imaz, Garmendia eta Fonseca.
- B taldea: Gallego, Amenbar, Vesga, Redin eta Andoni Fernandez.
- C taldea: Regillaga, Anibal Fernandez, Legaristi, Ion Muñoz eta Zumarraga.
- D taldea: Gallastegi, Goñi, Albey, Patxi Imaz eta Bilbao.
- E taldea: Erostarbe, Mendiguren, Elias, Iriberri eta Larrea.
- F taldea: Rodriguez, Castro, Aroztegi, Lete eta Alvarez.
- G taldea: Zubia, Juanjo Muñoz, Osinaga, Segurajauregi eta Soto.
- H taldea: Jokin Fernandez, Gonzalez, Garcia, Grube eta Ramirez.
Aurten, iaz bezela, irabazitakopartidak 3 punturekin kontatuko dira eta berdinketak puntubakarrarekin. Modu honetan ”partida politagoak eta erasokorragoakjokatzeko aukera dago, gainera, emaitzekin espekulatzea galaraztenda”, esan zuen Iriberrik. Bide batez, Goierri kirol elkarteak, betseurte batez bi herrietako gaztetxoentzako xake txapelketa batantolatuko duela ere iragarri zuten.
Igandean, zozketaren ondotik Jesus MariRodriguezek xake erakustaldia eskaini zuen. Aldibereko10 partidajokatu zituen herriko promesa gazteen aurka. Erakustaldiak ia bi orduiraun zuen eta, 10 partidak erraz irabazi zituen arren, gaztetxoakindar handiz datozela esan zuen.
Hitzaldia eta film emanaldia
Txapelketarekin batera, xakea gaihartuta hitzaldi bat eta film emanaldi bat ere izango dira aurtengoegitarauan. Hitzaldia Euskadiko Xake Federazioko Lucas Iruretagoineaeta Miguel Angel Muelak eskainiko dute, ”Gertakariak eta bitxikeriakjokoaren garapenean” izenburupean. Ekimena Eire tabernan bertanizango da, otsailaren 22an, 21:00etatik aurrera. Gainera, martxoanButak 21 zineklubak, xakearekin zerikusia duen film bat eskainiko du.
Gainerakoan, xake txapelketawww.eiretaberna.com web gunean eta Eire tabernaren Facebook-eanjarraitu daiteke.
Iturria: DV