Goierriko osasun zerbitzuei eragingodien egitura aldaketa martxan jarri du Osakidetzak. Batetik,Zumarragako ospitaleko zuzendaritza aldatu dute. Bestetik,Goierriko osasun zentroak, kontsultategiak eta ospitalea kudeatukoditu aurrerantzean. Orain, Goierri-Urola Garaiko ESI (ErakundeSanitario Integratua) deituko diote, eta Elena Baylin doktorea dazuzendari berria.
Eraldaketa horren oinarrian, pazientekronikoen igoera dago, eta horien beharrei aurre egiteko erronka.Gipuzkoa osoko osasun azpiegiturei eragingo die antolaketa berriak.Zumarragako ospitaletik kudeatuko dituzte Goierriko lehen mailakoosasun-arretako unitateak; hau da, Legazpi, Zumarraga, Lazkao,Ordizia eta Beasaingo osasun zentroak. Baina baita Urola Kostaeskualdeko Azpeitiako eta Azkoitiako osasun zentroak ere. Herritxikietako kontsultategien gidaritza, zuzendaritza berriaren eskumenaizango da.
Zerbitzu horiek guztiak antolaketasistema bakarrean integratu nahi dituzte. Maria Victoria Salgado,Goierri-Urola Garaiko ESIko komunikazio arduradunaren arabera,«lehenengo arretaren eta arreta espezializatuaren kudeaketabateratuak paziente kronikoen hazkundeari erantzuteko aukera emangodigu». Paziente kronikoaren irudia adinekoarekin lotu ohi badaere, Salgadoren arabera «adin guztietako gaixoak daude,haurretatik hasi eta adinekoetara arte. Eta, gero eta gehiago dira».
Iaztik erizain talde bat dago laneangaixo kronikoekin. Lehenengo arretaren eta espezialistaren artekozubi gisa, gaixo mota horren eritasunen jarraipena egiten dute. Izanere, paziente kronikoen hazkundeak osasun azpiegituren erabilerarekinzuzeneko lotura dauka. «Paziente horiek dira osasun zerbitzuakgehien erabiltzen dituztenak». Antolaketa berriak «helburukomunak ezartzeko, plan estrategiko bakarra diseinatzeko eta misioberdina izateko aukera emango digu», azaldu du Salgadok. Egun,Osakidetza aplikazio informatiko berria garatzeko lanean ari da;horri esker, pazienteen historia klinikoa osasun zerbitzu guztietatikkontsultatu ahal izango dute. «Pazienteei arreta hobeaeskaintzea da honen guztiaren helburua».
Erresonantzia magnetikoak egitekounitatea
Diagnosiak egiteko balio duen gailuaipini dute Zumarragako ospitalean, kanpo- kontsultetakosarreran. Goierri-Urola Garaiko ESIan, orain artean,Zumarragako Ospitalea izandakoan, erresonantzia magnetiko nuklearrakegiteko gailua jarri dute; mugikorra da, kamioi bateankokatuta.
Aparatua daraman kamioia kanpo-kontsulten sarrerarenalboan dago. Erradiaziorik gabe, erresonantzia magnetiko nuklearrenbitartez pazienteen diagnosiak egiten dituzte, modu ez inbasiboan.Gailuak irrati-frekuentzia bidez, gorputzaren argazkia egiten du,profesionalak eskatutako xehetasunak ematen dituelarik. Osobaliagarria da ehunen egoera ikusteko, eta minbizia eta bestepatologia batzuk atzemateko.
Goierriko ospitaleak, erresonantziakegiteko 4.000 eskari bideratzen ditu urtean. Proba horiek DonostiakoAsuncion klinikan eta Osakidetzak kudeatutako Osatek zentroan eginizan dituzte orain arte.
Zumarragan eta Arrasaten
Ospitaleanjarritako unitate mugikorrak astebete egiten du Zumarragan eta besteastebete, Arrasateko ospitalean. Unitateak erresonantziak egitekogailua, pertsonal medikoa eta teknikoa batzen ditu. Zerbitzu berriakpazienteei diagnosi-proba egiteko erraztasunak ematea du helburu.