Zumarragan, Etxeberri auzora doanbidegorrian, gimnasia egiteko parkea eraikitzen ari da udala. Ez daherrian dagoen bakarra, goikaldeko auzoan, Antonino Oraa kalean bestebat dago, bidegorrian egingo dutena baino txikiagoa. ”Gimnasiaariketak kanpoan egiteko aukera emango du honek ere. Bizilagunek askoerabiltzen dute goikaldeko parkea, eta horrek beste bat egiteraanimatu gintuen”, esan du Fernando Fariñas alkate ordeak.
Une honetan, hirigintza lanak egitenari dira bidegorriko parkean. Zorua jarri behar dute, eta ”ondorenmakinak jartzea baino ez da geratuko”, gaineratu du Fariñasek.30 aparatu jarriko dituzte, horietatik gehienak esfortsu fisikohandiagoa eskatzen dutenak dira, besteek errehabilitaziorako ariketakegiteko aukera emango dute, zortzi inguru.
Parkea hil honen amaierarako bukatutaegongo dela iragarri du Zumarragako alkateordeak. ”Behin hirigintzalanak amaituta, makinak zoruari lotzeak ez du lan handirik emango”.Argiztapenerako farola berriak jarriko dituzte; baita komun publikobat ere. ”Bidegorrian gabezia hori egon da beti, geltokiintermodaleko komun publikoa izan ezik, Aginaga auzoraino ez dagoegun beste komunik”, gaineratu du Mikel Serrano alkateak.