Igande honetan hasiko da EuskadikoHunting field target txapelketa. Lehenengo kanporaketa Eitzagako tirozelaian jokatuko da, 9:00etatik aurrera. Txapelketa urte osoan zeharluzatuko da, 6 tiraldi izango dira guztira. Gehienak Eitzagako tirozelaian izango dira, baina Eibarren edo Okondon (Araba) ere egingodira zenbait kanporaketa.
Txapelketa field target, hunting etaPCP modalitateetan jokatuko da. Tiratzaile bakoitzak 40 tiralekuzosatutako zirkuituko bat osatu beharko du. Animaliak irudikatzendituzten burdinezko siluetak jarriko dituzte, 8 eta 45 metro artekodistantzian kokatuko dituztenak. Puntu gehien lortzen dituen partehartzaileak irabaziko du.
Igandean, 30 bat tiratzaile esperodituzte Eitzagan. Jose Antonio Mendizabal, antolatzaileetako batekDiario Vascori esan dionez, ”dagoeneko 25 bat pertsonek eman duteizena, eta beti dago azken orduan azaltzen denik ere”. Gaineratuduenez, Bilbao, Basauri, Donostia, Irun, Hondarribia eta Eibarkotiratzaileak izango dira igandean Zumarragan, herriko beste 8tiratzailerekin batera. Horien artean ”Joseba Peñagarikanozumarragarra nabarmendu behar da”, urte askotan izan baita Euskadikotxapelketako irabazlea.
Euskadiko Open-a
Era berean, Euskadiko hunting Open-aere jokatuko da Eitzagan. Ekainaren 30etik uztailaren 1era gauzatukoda, eta ohi bezala eliteko tiratzaileen parte hartzea izango da.Zazpigarren aldia beteko du Euskadiko Openak aurten, eta aldaketekindator. Lehen aldiz, II. Iberiar Txapelketa jokatuko da bere baitan,Espainiako eta Portugalgo tiratzaileak neurtuko dituena.
Iturria: DV