Izan elkartea, baztertze bidean daudenpertsonei laguntzeko helburuarekin jaio zen elkartea da. Gure inguruhurbilean, baita mundu zabalean ere, hainbat proiektu bultzatzendituzte gutxietsita dauden horiei bizitza kalitate hobeago bateskaintzeko asmoz.
Europan, Hegoamerikan, Kariben etaAfrikan lan egiten dute lan batez ere. Sustatzen dituzten proiektuguztiak Giza Eskubideetan oinarritutakoak dira, genero bereizketarikgabeak eta ingurumena errespetatzen dutenak. Herri lanaren bitartez,talde-ezagutza eraikitzen saiatzen dira, eta euren ahalegina martxanjarritako ekimenen iraunkortasuna bermatzera bideratzen dute.
Elkartea ezagutzera emateko asmoarekin,argazki erakusketa dago ikusgai Zumarragako Zelai Arizti kulturetxeko sarreran. Erakusketa 20 argazkik osatzen dute, guztiak Gambian(Afrika) ateratakoak. Erakusketa lekuan, elkartearen egutegiak etaGambia: Afrikako zatitxo bat izeneko eskuorriak daude eskuragarri.Bertan elkarteak lurralde horretan martxan jarritako proiektuen berriematen da.
Izan elkarteak 2006an hasi zuenGambiarekin elkarlana. Ordutik makina bat dira martxan jarri dituztenproiektuak, ia denak Nyammanarin. Besteak beste, baratzetakoerabiltzaileei nutrizio formakuntza eskaini diete, nekazaritzaalorreko formakuntza teknikoa sustatu dute, laborantzaproduktuentzako errotak jarri dituzte, edo eta herria ur edangarrizhornitzeko azpiegiturak eraiki dituzte, batzuk aipatzearren.
Erakusketa datorren otsailaren 3rabitartean izango da ikusgai. Astelehenetik ostiralera 9:30etik13:30era goizez, eta 15:00etatik 21:00etara arratsaldez, etalarunbatetan goizez, 9:30etik 13:30era.