Larunbatean Espainiako Neguko TriatloiTxapelketa egin zen Jakan. Eguraldia lagun, 186 gizonezkok eta 37emakumek hartu zuten parte proban. Saioari 10:45ean eman zitzaionhasiera.
Jakako Neguko Triatloia Jakakoherrigunean eta ingurunean egin zen; 10 km korrika egin zituztentriatloilariek Jakako kaleetan zehar, 33 km bizikletan Somportekogaina igo eta Candanchun bukatzeko. Bertan partehartzaileek skiakjantzi behar izan zituzten eta iraupen eskiko 10 km osatu.
Probako irabazleak Jon Ergüin etaMaider Gaztañaga izan ziren. Azken hau proba amaitu ondoren,eta epaimahaiak hala erabakita kanporatua izan zen. Polemika handiasortu zuen kanporaketak, baina azkenean Yolanda Magallon izendatuzuten irabazle.
Gema Hernandez, zumarragarrak osokarrera txukuna eta erregularra osatu zuen orohar. Korrikan,bizikletan nahiz eskian ederki aritu zen, eta lasterketa sailkapenorokorreko 8. postuan amaitu zuen. Lortutako postuari esker,Espainiako Txapeldun izendatu zuten 30-34 adinekoen mailan.
Hernandezek, bere laguntza eskertu nahiizan die Godoy Bike&Ride eta Apalategui Kirolak merkatal etxeei.
Argazkiak: Hernandez podiumean, sariajasotzerako unean, eta korrika lasterketako une batean (utzita)