Eusko Jaurlaritzak eta Madrilekogobernuek zerbitzu publikoetan egingo dituzten murrizketen kontrakoelkarretaratzea egin dute gaur, Urretxuko eta ZumarragakoAreizaga-Kalebarren plazan, ELA sindikatuak deituta. Bi udaletakolangileak bildu ditu protestak, izan ere, zerbitzu publikoetaniragarritako murrizketa horiek, “zerbitzu horietako langileenlan-baldintzei eragingo die zuzenean”, bertan esan dutenez.Madrilek eta Gasteizek administrazio publikorako proposatu dituztenmurrizketek, langileen soldataren %13a murriztuko dute, goizekoprotestan adierazi dutenez. Neurri hauek, ”gizartearentzat, etabatez ere baliabide gutxien dituzten horientzat, hain garrantzitsuaden enplegu publikoa” suntsituko dutela ere gaineratu dute.
”Alternatibak badaude”
ELAtik esan dutenez, ”ez da egia bestebiderik ez dagoela, alternatibak badaude”. Horrela, zerga-bilketaigotzea, iruzur fiskalari aurre egitea, edota gizarte arlorakoinbertsio publikoa handitzea proposatu dituzte. Era berean, argi utzidute, ez dituztela ”inondik inora ere neurri hauek onartuko”.Horregatik, Madrilgo gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari neurri hauekbertan behera utz ditzala exijitu diote, murrizketen politika behibetiko bazter dezatela ere eskatuz, bide batez. Modu berean, udaletxeeta foru aldundiei ere egin diete deia, ”beren autonomia etaerabakitzeko gaitasuna eta negoziazio ahalmena, langileak erasotzeariuzteko” baliatu dezaten.
ELA sindikatuak protestekin jarraitukodute datozen asteetan ere. Urtarrilaren 26an, osteguneanmanifestazioak deitu ditu hiriburuetan 18:30ean. Otsailaren 4anmanifestazioa egingo da Bilbon ”Murrizketa sozialen aurka, bestegizarte eredu baten alde” lelopean. Azkenik, otsailaren 9an lauorduko lanuzteak eta manifestazioak iragarri dituzte hiriburuetan.