Zumarragako ospitalean kokatu duteGoierri eta Urola Kosta eskualdeetako hainbat herritako lehen mailakoosasun-arretako oinarrizko unitateak kudeatuko dituen zuzendaritza.Egitura aldaketa horrek, euskarararen sustapenari ere eragingo dio.Goierri-Urola Garaiko ESI (Erakunde Sanitario Integratua) deitukodiote aurrerantzean osasun zerbitzuen batuketari. Patxi Eletea,Zumarragako ospitaleko euskara teknikariaren ustez, «guretzaterronka izango da antolaketa berria».
Iazko azaroan Bikain ziurtagiria lortuzuen Zumarragako ospitaleak. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza-kargitaratzen duen Euskararen Berripaperean agertu denez. Eletarenhitzetan, «gure ardurapean dauden osasun zentroek beren euskaraplanak dituzte, gurea baino zorrotzagoak, arreta zuzenagoa eskaintzendutelako». Zentro horietan egindako lanari esker, «ikastekoaukera» izango dutela uste du ospitaleko euskara teknikariak.