Aralarrek Zumarragako Udalbatzak 2011koabenduaren 21ean onartutako 2012ko behin behineko aurrekontuei hainbat emandakin eta zuzenketa aurkeztu dizkio. Prentsa-oharbitartez jakinarazi duenez, pasa den hilaren 17an eman zitzaiensarrera udaleko erregistroan. Emendakinak egiteko, diru-sarrera etagastuen arteko oreka errespetatu dute, hau da, 12.391.708€, gastueta sarreretan, galera eta irabazi aurreikuspenik gabe. Iaztik%16,77kok jaitsiera suposatzen dute orotara, hain zuzen.
Aralarrek 33 emendakin aurkeztu dizkioudalak proposatutako aurrekontuari. Orohar, proposatutako aldaketakherrigintzan eta gizarte gaietan diru-partidak handitu eta udalarenfuntzionamendurako gastuak murriztera bideratuta daude. Oinarrian,herringintza eta gizarte-gaiei 195.815,15€ ko diru-partida gehitueta kopuru bera udalaren funtzionamendurako gastuetan kentzea dago.
Elkartegintzan eta herrigintzan aridiren gizarte-erakundeei diru-laguntzak mantentzearen alde egin duAralarrek. Hala, elkarteei bideratutako diru-partida, 20011ko beraizatea proposatu du. Hori horrela, elkarteentzako 37.770,15€gehiago bideratu beharko litzateke Aralarren iritziz, %25 gehiago,hain zuzen.
Udalak, Euskara, Hezkuntza estaGazteria, Kirolal, Gizarte Zerbitzuak, Berdintasuna, IndustriaGarapena , Merkataritza eta Teknologia Berriak ataletan %25ekomurrizketa proposatu du. Jaitsiera guztiaren herena euskarasustapenera bideratu du. Kultura eta Jaiak atalean ez dagomurrizketarik aurreikusita.
Era berean, gizartearen garapenerabideratutako diru-partidak handitzea proposatu du, ”158.045€gehiago bideratuz, euskararen erabilera sustatu, euskarazkohedabideak lagundu, gizarte-zerbitzuak indartzea, merkataritza lokalapiztu, etxabizitza hutsak alokairuan jarri, ingurumena etajasangarritasun politikak indartu, berdintasuna zabaldu,giza-eskubideak gizarteratu eta parte hartzea sustatzera” bideratukolirateke.
Horretaz gainera, lau diru-partidaberri txertatzea ere proposatzen du Aralarrek, hauetara guztira36.072,50€ bideratuko liratekeelarik:
- Gizarte zerbitzuak: banandutako familientzako Biltze Gunea martxan jartzeko konpromisoa; 3.000€
- Hirigintza: mugikortasun jasangarria eta auzoetarako irisgarritasuna hobetzeko plana egitea; 16.377,27€
- Ingurumena: enpresentzako Agenda 21 zehatza; 6.695,23€
- Herriko presoen senideentzako bidaia gastuetarako diru laguntzak: 10.000€
Murrizketak udal-funtzionamenduan
Era berean udalaren funtzionamendurabideratutako gastuak jaisteko ahalegin handiago egin daitekeAralarren iritziz. 195.571,15€ko murrizketa proposatu dute atalhonetan energia kontsumoaren gutxitzea proposatuz, eta balioerantsiko hutsaleko gastuak jaitsiz:
- Zerbitzu Orokorretan: 49.951,39€ gutxiago.
- Obrak, Zerbitzuak eta lorategiak: 91.565,76€ gutxiago.
- Hirigintza: Zumarraga Lantzeneko gerentearen pertsonal gastua murriztea 10.550€tara. Ondorioz, udalak Zumarraga Lantzeni bideratu beharrekoa 31.650€ gutxiago izatea eta proiektuen ordainsarietan ere jaistea. Orotara 41.900€ gutxiago.
- Kirol arloko makinaria, hornidura eta mantentze-gastuak: 12.307€ jaistea.