Urola garaiko ikastetxeetan urterolantzen duten Eskolako Agenda 21 programaren baitan, elikadurajasangarria garatzen ari dira aurten. Gaia lantzeko hainbat jardueraegin dituzte ikastetxeetan, eta horien artean otsailerako bi hitzaldiere antolatu dituzte. Hitzaldi hauek dena den, ikastetxeetakoikasleentzat ez ezik, herritar guztientzako irekiak ere badira.
Hala, datorren asteazkenean, otsailak1, ”Elikagai ekologikoen ekoizpena” izenburupean hitzaldiaeskainiko du Jesus Calvillok. Calvillo,Itsasmendikoi-Fraisorokoirakaslea eta Gipuzkoako Gaztenek-eko koordinatzailea da. Hitzaldia,Zumarragako Zelai Ariztin izango da, 18:15etik aurrera.
Bigarren hitzaldia otsailaren 15eanizango da. Elikagai ekologikoen kontsumoari buruz arituko dira EgoitzGarro (Itsasmendikoi-Fraisoroko irakaslea) eta Jesus Calvillo.Hitzaldi hau ere Zelai Ariztin izango da, 18:15ean.
Antolatzaileek esan dutenez hitzaldiek,bi kasuetan, ordu eta erdi inguru iraungo dute gehienez.