Gaur, hilak 25, euskarazko irakurletaldeak hitzordua du. Iratxe Esnaola Aldanondoren ”Galerna” liburuaizango dute hizketagai. Agustin Zubikarai saria jaso zuen Esnaolakliburu honekin. Bilkura, 19:00etan egingo dute Zumarragako ZelaiArizti kultur etxean, Gorka Azkaratek gidatuta.
”Galerna”
Abuztuko azken eguna da itsasertzekohiri turistiko batean; beroa jasanezina da, eta galerna datorrelaantzematen da. Giro sargori horretan lau pertsonaia: Nora etaSebastian Bechener, batetik, adin ertaineko turista bikotea; ez dutebatere argi zer nahi duten. Hoteleko zuzendaria eta bere alabanerabea bestetik, noraezeko uharte banatan sartuak. Lauren artekoharreman sare bat hedatuz joango da, gero eta nahasiagoa, guztiak erekorapilatuko dituena.
Erritmoaren erabilera zehatzez etatentsioari uneoro eutsiz, sentimentuen biluzte ariketa egin duegileak Agustin Zubikarai nobela labur saria irabazi duen lanhonetan. Erromantizismoaren antipodetan, pertsonaiekiko distantzianabarmen uzten duen idazkera hotz eta zorrotz baten bidez, operaprima batean eskertzekoa den trebezia erakusten du Iratxe Esnaolak.
Irakurle taldeak interesa duen guztiagonbidatu du gaurko saiora.