Urtarrilaren 31n hamar urte beteko diraXabier Zabalo eta Ainhoa Barbarin atxilotu eta espetxeratuzituztenetik. Ismael Berasategi urte bereko maiatzean atzeman zuten.Atxiloketa horiek gogoratu eta presoei eta senideei elkartasunaadierazi asmoz, hainbat ekintza antolatu dituzte Urretxuko etaZumarragako gaztetxean.
Aste osoan zehar, preso politikoeilotutako bideoak proiektatuko dituzte, ordutegi ezberdinetan.Marrazki lehiaketa bat ere abian dute, etzi amaituko dena. Egunhorretan, irudiak jaso, eta urdaiazpiko bat zozketatuko dute partehartzaileen artean. Era berean, jasotako irudiak presoei bidalikodizkiete.
Gaur arratsaldean irratsaio berezi bategingo dute KKinzona irratian, 18:30ean. Zabaloren eta Barbarinensenideek hartuko dute parte tertulian. Bihar, bestalde, InocencioSoria preso ohi zumarragarrak espetxean eginiko margolanekinosatutako ikus-entzunezko lana proiektatuko dute, 19:00etan. Etzi,azkenik, afari egingo dute gaztetxean, ostiralerokoelkarretaratzearen ondoren. Gauean bakarlari batek kontzertua egingodu.